105. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 30a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izateko hiru lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko. Izendapen proposamena.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko mahaikide izateko bi lanpostu mailaz igotzeko lehiaketaren bidez betetzeko deialdia 2002ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez onetsi zen (2002ko apirilaren 8ko 43. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Lanpostu bat gehitu zen 2002ko abuztuaren 8ko Ebazpenaren bidez (2002ko abuztuaren 23ko 102. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Deialdiaren 10. oinarrian ezarritakoari jarraikiz, epaimahai kalifikatzaileak honako hauen aldeko izendapen proposamena egin du: Miguel Izu Belloso, Gabriel Casajús Gavari eta María Jesús Balana Asurmendi jaun-andreak, horiek baitira gutxieneko puntuazioa gainditu eta puntuazio handiena izan dutenak.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hogeita seian.-Funtzio Publikoaren Antolamenduko zuzendaria, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: A0209252