104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A Z T E L U B E R R I

E D I K T U A

Gazteluberriko Udalak Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala onetsi zuen hasiera batez, 2001eko abenduaren 28ko osoko bilkuran. Horren gaineko iragarkia 2002ko 41. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, apirilaren 3koan.

Iragarkia argitaratu eta hogeita hamar eguneko epean erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu ez zenez, Gazteluberriko Udalak behin betikoz onestea erabaki zuen 2002ko ekainaren 15eko osoko bilkuran. Hona hemen ordenantzaren testu osoa:

GAZTELUBERRIKO UDALAREN UR HORNIDURAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honen tasa ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babesean.

Zergagaia

2. art. Edateko uraren hornidura zerbitzua erabilgarri izan edo benetan erabiltzeagatik eratzen da zergagaia.

Salbuespenak

3. art. Ez da salbuespenik eginen ordainarazpen honi dagokionez.

Subjektu pasiboak

4. art. Zergadun gisa ordainarazpen honen subjektu pasiboak hauek dira: pertsona fisiko eta juridikoak eta izaera juridikorik gabeko entitateak, unitate ekonomiko bat izan edo ondare bereizia eduki eta edateko uraren hornidura zerbitzua eskatu dutenak edo hartaz baliatzen direnak.

Zergadunaren ordezkotzat hartuko dira higiezinen jabeak, eta haiek, behar balitz, onuradunei pasatzen ahalko dizkiete kuotak.

Tarifak

5. art. Udalak onetsiko ditu urtero zerbitzuaren tarifak eta honako kontzeptuen arabera kobratuko dira:

a) Ur horniduraren zerbitzua eskura izateagatik eta mantentze-lanengatik.

b) Etxerako hornidura..

c) Hornidurarako hartunea jartzeagatik.

Likidatu beharreko kuota

6. art. Likidatu beharreko kuota aurreko artikuluko tarifak aplikatzearen emaitza izanen da, aipatzen diren kontzeptuen arabera.

Sortzapena

7. art. Tasa eta ordaindu beharra kontzeptu hauengatik sortzen da:

a) Zerbitzua erabilgarri izateagatik eta horren mantenimenduagatik, hornidura-sarera lotzen den unean.

b) Kontsumoagatik, hasten den une beretik.

c) Ur-hartunea jartzeagatik, ur hartunearen irekidura egin edo lizentzia edo baimena ematen den unean.

Kudeaketa arauak

8. art. Gazteluberriko Udalak ordainduko ditu sarera lotzeko gastuak, etxean edateko ura izateko eskatzen denean.

9. art. Ur hornidura eteten ahalko zaio, badaezpada ere, barneko instalazioa matxuraturik daukan hartune baten titularrari, matxura horiek ura galarazten badute.

10. art. Erabiltzaileak ez dauka inondik ere beste inor uraz hornitzerik, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzterik. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzailea izanen da erantzule bakarra.

11. art. Erabiltzaileak behartuak daude ura banatzeko sare nagusiko matxura baten ondorioz gertatutakoak toki entitateari lehenbailehen jakinaraztera.

12. art. Erabiltzaileari dagokio kontagailua eta paso-giltza dauden tokia behar bezala zaintzea eta toki entitateak esaten dituen jarraibideak betetzea.

13. art. Ordenantza honetan aipatzen diren ordainarazpenetako bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokira sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo toki entitateko edozein langileri, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo antzeko arrazoiengatik zergadunaren etxera edo lokalera sartu beharrean badaude.

Dirubilketa

14. art. 5. artikuluko a) eta b) ataletan aurreikusitako ordainarazpenak urtean behin ordainduko dira, eta hornidura sarera lotzeko instalazioari dagozkionak, berriz, sortzapenarekin batera.

Arau-hauste eta zehapenak

15. art. Honako hauek hartzen dira iruzur motako arau-haustetzat:

a) Toki entitateko langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten bisitak oztopatzea

b) Kontagailuen irakurketa edo ordenantza honetan araututako zerbitzuekin ikustekoa duten konprobazioak galaraztea.

c) Toki entitateak paraturiko prezintu, sarraila edo aparatuak aldatzea.

d) Toki entitateak neurgailuak edo kontsumo- aparatuak aldatzeari buruz emandako jarraibideak ez betetzea.

e) Kontagailuaren irakurketa espres aldatzeko asmoz baimenik gabeko mekanismoak erabiltzea.

16. art. Arau-hauste eta zehapenen gainerako alderdiei dagokienez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean eta horrekin bat heldu diren arauetan xedatutakoari lotuko zaio.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenbizikoa.-Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, Toki Entitate honetako Ordenantza Fiskal Orokorra eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aplikatuko dira.

Bigarrena.-Ordenantza honek indarra hartuko du eta erabateko eragin juridikoa sortuko, testu osoa Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean.

E R A N S K I N A

Kontagailuak paratu bitartean 5. artikuluko a) eta b) epigrafeetako kontzeptuengatik ordaindu beharreko tarifak kalkulatzeko ez da kontsumoa kontuan hartuko, eta urteko tarifa bakarra ezarriko da edateko uraren hornidura zerbitzuak eskura izan edo erabiltzeagatik, honako hau, alegia:

Etxeko erabilera: 6,01 euro urtean etxebizitza bakoitzeko.

Gazteluberrin, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Alkatea, José Hernández Aristu.

Iragarkiaren kodea: a0207262