104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Iruñeko Udalaren "Intendentziako orubea" izeneko lurzatia enkante publiko bitartez adjudikatuta

Iruñeko Udalak, 2002ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, eta 2002ko apirilaren 11ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez onetsitako pleguarekin bat etorriz, bai eta 2002ko ekainaren 10eko 3 zenbakiko aktarekin ere, Iruñeko Udalaren "Intendentziako orubea" izeneko lurzatiaren enkanteko mahaikideek sinatu baitzuten, erabaki da:

1. "El Corte Inglés, S.A." enpresari saltzea Intendentziako orubea izenarekin ezagutzen den lurzatia, zeina Gartzia Ximenez, Yanguas y Miranda, Tutera eta Lizarra kaleen artean baitago. Orobat, Yanguas y Miranda kaleko mugakide duen zatian, azpieraikuntzako eskubide erreala eratzea, enkantearen prozedura zuzendu duen baldintzen pleguan ezarri bezala.

2. Adjudikazio hartzaileak 23.500.000 euro ordaindu beharko ditu Udaleko diruzaintzan, hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazten zaionetik hasita. Zenbateko hori ordaintzea salerosketaren eskritura formalizatu aurreko baldintza izanen da.

3. Eskritura publikoa formalizatzeko beharrezkoak diren gastu eta zerga guztiak (BEZa, Gainbalioa, notarioa, erregistroa eta abar) "El Corte Inglés, S.A." enpresaren kargura izanen dira.

4. Erabaki honen berri ematea Nafarroako Gobernuari, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/90 Foru Dekretuaren 140.3 artikuluan ezarritakoari jarraituz."

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207383