104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

E D I K T U A

Asotsen araudiaren aurkako ustezko arau-hausteagatik, 2001eko irailaren 21eko neurketa aktaren arabera, Cristina Ucar Ehechu andreari 2002ko urtarrilaren 14an Ingurugiro eta Osasun zinegotzi delegatuaren ebazpenaren bitartez irekitako 40/1776/2001 zenbakiko zehapen espedienteko entzute aldia ezin izan denez jakinarazi, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoari jarraituz, ediktu hau argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta salatua bizi den herriko udaleko ediktuen oholean.

Orobat, ohartarazten zaio espedientea bere eskura duela Ingurugiro eta Osasun Alorrean (San Saturnino, 2) eta bertan aztertu ahalko duela lanegunetan, goizeko zortzietatik eguerdiko ordu bietara.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207382