104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Berriozarko udaltzainen izendapena

Berriozarko Udaleko alkateak, 2002ko ekainaren 24an, ebazpen hau eman zuen:

"Berriozarko udaltzain izateko lau lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko, 2001eko 64. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 25ean argitaratu zen hartako 9. oinarrian ezarritakoa betez, ebatzi dut:

Lehenbizi.-Juan Manuel Ceballos Itoiz jauna, 18.206.369-Y zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duena, Berriozarko udaltzain izendatzea (029 lanpostu zenbakia).

Bigarren.-Benigno Gracia Baztán jauna, 33.442.547-H zenbakiko Nortasun Agiri Nazionala duena, Berriozarko udaltzain izendatzea (033 lanpostu zenbakia).

Izendatuek hilabeteko epea dute karguaz jabetzeko, ebazpen honen jakinarazpenetik hasita." Sinatua: alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Ebazpen honen aurka errekurtso hauetako bat jar daiteke, aukeran:

a) Administrazioarekiko auzi errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta hilabeteko epean.

c) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Idazkari orokorra, Tomás Mena García.

Iragarkiaren kodea: A0207381