104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M E N D A B I A

Xehetasun azterlana hasiera batez onetsita

Mendabiako Udaleko Alkatetzak, 2002ko ekainaren 26an, ebazpen hau eman zuen:

Ikusirik Construcciones y Promociones Berrobiko, S.L.k tramitera aurkeztutako agiria. Bertan, herri honetako Codés eta Molino kaleetako lerrokadurak aldatzea proposatzen da, lerrokadura eta proposamen berriak zehaztuz. Beraz, Udal Plana prestatu duen arkitektoaren txosten teknikoari jarraituz, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.j artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz, eta Udal honetako Hirigintza Batzordearen irizpena ikusirik,

Ebatzi dut:

1. Hasiera batez onestea herri honetako Codés eta Molino kaleetako xehetasun azterlana, Promociones y Construcciones Berrobiko, S.L.k sustatua, aurkeztutako aldaketa kontuan hartuz.

2. Agiri hori jendaurrean jartzea 15 egunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta gehien saltzen den egunkarietako batean iragarkia jarrita, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluaren 4 eta 5 puntuetan ezarritakoari jarraituz.

Mendabian, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Samuel Caro Sádaba.

Iragarkiaren kodea: A0207687