104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Leozko Udaleko Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Leozko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Leozko udal barrutirako Bikote egonkorren erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 30 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, José Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: A0207685