104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

417/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Aratzuri-Orkoien industrialdearen eragina dela medio, Oltzako Zendeako eta Orkoiengo Udalei eta Aratzuriko Kontzejuari entzunaldia ematen diena, Oltzako Zendeako eta Orkoiengo udal mugapeen aldaketari buruzko espedientearen barnean, sortuko diren industri lurzatiak guztiak udal mugape berean egon daitezen.

Maiatzaren 30eko 109/2001 Foru Aginduaren bidez, hasiera eman zitzaion Oltzako Zendeako eta Orkoiengo udal mugapeen aldaketari buruzko espedienteari, sortuko diren industri lurzatiak guztiak udal mugape berean egon daitezen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 17. artikuluak arautzen du udal mugapeak aldatzeko prozesuetan segitu beharreko prozedura. Horretarako, 2. idatz-zatiaren a) eta b) lerroaldeetan ezartzen du espedientea jendaurrean jarri behar dela bi hilabetetan gutxienez, eta epe horretan berean entzunaldia emanen zaiela prozesuak ukitutako udalei.

Uztailaren 11ko 1690/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Biztanleriaren eta Toki Erakundeetako Lurralde-mugaketaren erregelamenduaren 14.1 artikuluari jarraituz, industrialdearen eragina dela medio, espedientean jaso da aldatu den lurraldearen planoa, muga berriak zehazturik, sortuko diren industri lurzatiak guztiak udal mugape berean egon daitezen. Izan ere, administrazioaren aldetik aldaketa hori egitea komeni da, udal mugapeak hirigintzako errealitatera egokitu asmo dira eta, zerbitzuak hobetuz eta kudeatzeko gaitasuna handituz, Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 13. artikuluko a), b) eta c) letretan xedaturikoarekin bat. Horretaz gain, eskatzen ziren gainerako agiriak ere aurkeztu dira.

Horiek horrela, eta aurrekoarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Aratzuri-Orkoien industrialdearen eragina dela medio, Oltzako Zendeako eta Orkoiengo Udalei eta Aratzuriko Kontzejuari entzunaldia ematea, Oltzako Zendeako eta Orkoiengo udal mugapeen aldaketari buruzko espedientearen barnean, sortuko diren industri lurzatiak guztiak udal mugape berean egon daitezen.

2. Aditzera ematea jendaurreko eta entzunaldiko tramiteetarako epea bi hilabetekoa izanen dela Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina. Horretarako, espedientea aztergai egonen da aurreko puntuan aipatutako entitateen bulegoetan eta Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuan (Tomás Caballero parkea, 1-3.a).

3. Foru Agindu hau toki entitate horiei jakinaraziko zaie eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zazpian.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0208890