104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E O T Z

Aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsita

Leozko Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, bai eta hura betearazteko oinarriak.

6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Iratxetan, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, José Zabalza Murillo.

Iragarkiaren kodea: A0207684