104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A K I L

Alkatetzaren 48. ebazpena, 2002ko ekainaren 10ekoa, Ihabarko minizentral hidroelektrikorako proiektua, Yabar Molino, S.L.k sustatua, jendaurrean jartzen duena

2002ko maiatzaren 6an, Molino Yabar S.L.k, Ihabarren minizentral hidroelektrikoa sailkatzeko eta obrarako lizentzia eskatu zuen. Ondoko dokumentazioa aurkeztu zuen:

-Obra zibileko proiektua, E. Perez de Eulate ingeniariak idatzia eta B.U.K.I.E.O.k, 2002ko apirilaren 26ean sinatua. Erregistro zk.: 312/2001.

-Jarduera sailkatuko proiektua, J.A. Goñik idatzia eta I.T.I.E.O.k sinatua eta Ingurumeneko kalteen inguruko ikerketa Bazartek (E. Montero) idatzia: Zk.: 355/2002.

-Argindar sarea eta ekoizteko zentroaren proiektua, J.A. Goñik idatzia eta I.T.I.E.O.k, 2002ko ekainaren 5ean sinatua.: Zk. 433/2002.

-Partzeletako planoa eta ukitutako lursailen zerrenda: Erregistro zk. 455, 2002ko ekainaren 10ekoa.

Iragan maiatzaren 20ean, espedientea eta 37/2002 ebazpena Lurraldearen Antolamenduko Departamentura igorri ziren, lizentzia eman baino lehenagoko administrazioko baimena jasotzeko.

Gaurko datarekin, aurkeztutako argindar proiektua igorri da Ingurumenaren Departamentura, jendaurrean jartzeko.

Minizentral hidrolektrikoak instalatzeko proiektuen alderdi batzuen eta babes neurrien inguruan, Lurraldearen Antolamenduko 10/94 Foru Legearen 42. artikuluan eta abenduaren 20ko 344/90 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera, Ingurumena bebesteko jarduera sailkatuak kontrolatzeko otsailaren 15eko 32/90 Foru Dekretua partzialki aldatzen duten ekainaren 28ko 1302/86 Legegintzako Errege Dekretua eta urriaren 22ko 304/2002 Foru Dekretuaren arabera,

Ebazten dut:

1. Molino Yabar S.L.k, Ihabarren sustatutako minizentral hidroelektrikoa eraikitzeko proiektua Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta ondoko hamabost egunez jendaurrean jarriko da.

Ondorio egokietarako, espedientea ikusgai izango da Arakilgo Udalean, eta epe horretan, idatziz aurkeztu ahalko dira egokiak irizten diren alegazioak.

2. Iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta Ihabarko Kontzejuari entzutea ematea, ebazpen hau igortzen baitzaio, eta zaharberritze proiektuak ukitutakoei jakinaraztea, ondoko hauek baitira: Ihabarko Kontzejua, Victoria Iraizoz Fitero, Irañetako Menditxuri SAT 367, Salvador Zarranz Carrera, eta mugakideak diren lursailen titularrak.

Era berean, argindar proiektuak ukitutako titularrei jakinaraziko zaie, ondoko hauek baitira: Victoria Iraizoz Fitero, Francisca Azpiroz Zubillaga, Herederos Mariano Irañeta Razquin eta Ceferina Amondarain Gorostiaga.

3. Ingurumenaren Kalitatearen Zerbitzuari eta sustatzaileari honen berri emango zaie.

Arakilen, bi mila eta biko ekainaren hamarrean. Alkatea, Carlos Iribarren López de Zubiría.

Iragarkiaren kodea: a0207519