104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

2002ko ekitaldiko aurrekontuko zenbait aldaketa onetsirik

Zizur Nagusiko Udalak 2002ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketen lehen espedientea onetsi zuen, 2002ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran. Hona hemen:

-2001eko gastuen aurrekontuko kredituen gerakina eranstea, osotara, 612.210,84 euro.

-2001eko ekitaldiko diruzaintzako gerakina eranstea, osotara, 1.234.690,06 euro.

-2002ko gastu eta dirusarreren aurrekontuko aldaketak, osotara, 920.430,33 euro bakoitzean.

-2002ko gastu eta dirusarreren aurrekontuko behin betiko aurreikuspena, 7.432.162,09 euro.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoarekin bat, onetsitako espedientea idazkaritza orokorrean egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean egon ere iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek edo interesa dutenek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkatea, Luis María Iriarte Larumbe.

Iragarkiaren kodea: A0207505