104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ZIZUR NAGUSIA

Mikel Lorda Beola jauna udal funtzionario izendatzea, udaltzain lanpostuan ari dadin

Zizur Nagusiko albiente izateko lau lanpostu oposizio bidez betetzeko Gobernu Batzordeak 2001eko urtarrilaren 26an onetsi eta otsailaren 9an 2001eko 19. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako deialdian xedatutako hautatze prozesua bukatu denez, aipatu oposizioko epaimahaiak izendapen proposamena egin duenez, eta proposatutako izangaiak Nafarroako Foru Araubidea errespetatu eta zaindu, Konstituzioari nahiz legeei men egin eta karguaren betebeharrak zintzo beteko dituela zin egin edo hitza eman duenez, Mikel Lorda Beola jauna udaltzain lanpostua betetzeko udal funtzionario izendatu dut, eta bera izanen da 15 zenbakidun udaltzaina. Izendapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agindua ere ematen dut.

Alkatetzaren 154/2002 dekretua, 2002ko ekainaren 26koa.

Zizur Nagusian, bi mila eta biko uztailaren lehenean. Alkate udalburua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207504