104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

G A L A R

Urbanizazio proiektuaren hasierako onespena

Galar Zendeako Udalak, 2002ko ekainaren 27ko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

Hasiera batean onestea Cordovillako S-5 sektoreko UE-O unitatea urbanizatzeko proiektua, Promociones Turísticas Santa Agueda, S.L.k eta Jesús Unsáin, S.A.k sustatua.

Hasiera batean onestea erabaki da, baita jendaurrean edukitzea ere, 15 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, aztertu eta bidezko alegazioak aurkez daitezen, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legeko 119.3 artikuluan xedatuarekin bat.

Getze-Galarren, bi mila eta biko uztailaren batean. Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.

Iragarkiaren kodea: A0207523