104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

2002ko ekitaldiko aurrekontuko aldaketak hasiera batean onetsirik

Azkoiengo Udalak, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, ondotik ematen diren aldaketak onetsi zituen aurrekontuan, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 269.tik 276.a bitarteko artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 201. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz:

-Kreditu gehikuntza:

421-622 kontusaila. "Eskolaurreko tapiaren konponketa, 1. puska". 2.607,06 euro gehituko zaizkio eta kontusail hau murriztuz finantzatuko da: 4320-60104, "Zenbait karrika moldatzea".

-Kreditu berezia:

Kontusail hau sortu da: 4323-623. "Dumperra erostea". 15.000 euro izanen ditu eta kontusail hau murriztuz finantzatuko da: 4320-622, "Materialerako biltegi berria".

Argitara ematen da, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun baliodunean argitaratzen denetik.

Azkoienen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0207494