104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1-02 aldaketa hasiera batean onetsirik

Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitatearen batzar orokorrak 2002ko aurrekontuko 1-02 aldaketa onetsi zuen, hasiera batean, 2002ko ekainaren 20an egin bilkuran. Aldaketa kreditu berezi bat da, 1.952,09 eurokoa, 121-62601 kontusailean, sistema informatikoak elikatzeko sistema eten gabea erosteko.

Kreditu berezi hau 121-21500 kontusaila deuseztuz finantzatuko da, 1.952,09 euro osotara.

Toki Ogasunei buruzko Legearen 202 eta 214. artikuluei jarraikiz, espedientea Kodes Mendiko Mankomunitatearen idazkaritzan egonen da ikusgai, 15 egun baliodunean egon ere iragarkia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta oholean agertu ondotik, herritarrek edo interesa dutenek espedientea azter dezaten eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Agilar Kodeskoan, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Mankomunitateko burua, Carlos Pérez Díaz de Cerio.

Iragarkiaren kodea: A0207493