104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L I Z A G O R R I A

E D I K T U A

Elizagorriko Udalak, 2002ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, besteak beste, hau erabaki zuen:

"Ikusirik espedientearen ondorioa, Virgen de la Verdad kaleko 38-40 zenbakietako (1. poligonoko 68. lurzatia) eraikinaren aurri egoera deklaratzen baitu.

Kontuan hartuz aurri egoera hori deklaratzen zuen Alkatetzaren 2002ko otsailaren 15eko ebazpena jabeei jakinarazi zitzaiela toki entitate honetako iragarki oholean eta 2002ko 44. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, apirilaren 10ean, argitaratutako ediktuen bitartez. Kontuan hartuz, halaber, ebazpen horrek hamabost eguneko epea ezartzen zuela eraikina eraisteko lanak hasteko, betiere dagokion zuzendaritza teknikoari jarraituz, eta, orobat, jabeak ohartarazten zituela ezen agindutakoa betetzen ez bazuten Udalak subsidiarioki egin ahalko zituela aipatu obrak, eta gastuak beraien kontura izanen zirela.

Ikusirik, obrak hasteko emandako epea aspaldi iragan dela eta jabetzak ez dituela hasi, Hirigintzako Diziplinari buruzko Erregelamendua onesten duen ekainaren 23ko 2187/1978 Errege Dekretuaren 24 eta 28. artikuluetan eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 96 eta 98. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, bertaratu guztien aldeko bozarekin -erabateko gehiengoa-.

Erabaki da:

1. Agindutako eraispen lanak subsidiarioki egitea, "Artola Fernández, Gumersindoren herentzia banatugabearen edo ondorengo ezezagunak" jabetzaren kargura.

2. Estellerriko O.R.V.E. hirigintza zerbitzuari eskatzea eraisteko proiektu teknikoa egin dezala.

3. Eraispenak eragiten dituen gastuen eta kalte-galeren zenbatekoa eskatzea, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 97. artikuluan ezarritakoari jarraituz".

Aditzera ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta toki entitateko iragarki oholean ediktua argitaratuta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarrean dagoen Legearen 59.5 artikuluan eta aplikatzekoa den gainerako legedian ezarritakoarekin bat, jakinarazpen balioa izan dezan Artola Fernández Gumersindoren herentzia banatugabearentzat edo ondorengo ezezagunentzat, bai eta izan daitezkeen interesatu ezezagunentzat ere. Ohartarazten da ezen erabaki honen aurka administrazioarekiko auzi errekurtsoa jar daitekeela zuzenean Nafarroako administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazi eta hilabeteko epean.

Elizagorrian, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207414