104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I L D O T Z

Oihan enkantea, ehuneko hamar merkeago

Zildozko Kontzejuak, behar bezala baimendurik, plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau esleitzeko, ehuneko hamar merkatuta:

9.763 larizio pinuk osatutako lotea: 345 metro kubiko zur eta 934 metro kubiko enbor txiki paper-fabrikarako. Hasierako prezioa: 10.595,91 euro (ehuneko hamar merkatuta).

Proposamenak iragarki honi atxikitako ereduari jarraikiz aurkeztuko dira, iragarki hau argitaratu ondoko hamahirugarren egun naturaleko arratsaldeko 8etan bukatuko den epearen barnean. Enkantea egun bereko arratsaldeko zortziak eta laurdenetan eginen da eta, bertan parte hartzeko, hasierako prezioaren ehuneko 2 fidantzatako utzi izanaren egiaztagiria beharko da.

Espedientea eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude Jesús Román Artazcoz jaun alkatearen etxean eta Ezkabarteko Udalaren idazkaritzan (Kontzejuen saila) (telefonoak: 948 33.16.73 / 33.03.41).

Zildotzen, bi mila eta biko ekainaren hogeian. Alkatea, Jesús Román Artazcoz.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........., adinez nagusia. N.A.N.: ......, helbidea: .............., (herria, kalea, probintzia) Zildozko Kontzejuak ........ metro kubiko zur osatzen duten ....... zuhaitz esleitzeko eginen duen enkantearen berri izanik, eta esleipena arautuko duten baldintzak ezaguturik, onartu egiten ditut eta lotearen aldera .......... (letraz eta zenbakiz) ........... euro eskaintzen.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0207413