104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraizko xehetasun azterlaneko aldaketa hasiera batean onetsirik

Eguesibarko Udaleko alkate udalburuak 2002ko ekainaren 21ean ebazpena eman zuen, hasiera batean onesteko Gorraitzen Blanca Chivite Fernández andreak sustatu duen 15. unitateko xehetasun azterlaneko aldaketa.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruz indarrean dagoen uztailaren 4ko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluan ezarritakoa betetzeko. Interesatu orok espedientea aztertu eta alegazioak aurkeztu ahalko ditu, hamabost eguneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Eguesen, bi mila eta biko ekainaren hogeita batean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0207418