104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketak hasiera batean onetsirik

Udal honek, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Aztertuta 2002ko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketei buruzko espedientea, eta ikusirik Udaleko kontu-hartzailearen txostena, erabaki da:

Hasiera batean onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarreko aldaketa hauek:

Kreditu gerakinen eransketa:

Kontusaila: 4322. Kontzeptua: Iruñeko lurpeko pasagunerako hitzarmena. Zenbatekoa: 60.101,21 euro.

Finantzaketa: diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsiengatik. Zenbatekoa: 60.101,21 euro.

Kreditu gehikuntzak:

Kontusaila: 1220-22001. Bake Epaitegiko bulegoko gastuak: 2.601,01 euro.

E.S.P. 2001 proiektua: 14.508,58 euro.

Kontusaila: 4440-62300. Azterlan eta proiektuak (Herriko Etxea): 110.886,73 euro.

Kontusaila: 4521-62202. Interes sozial eta orokorreko obrak (ikastetxea pintatzea): 34.850,19 euro.

Osotara: 162.846,51 euro.

Finantzaketa:

Diruzaintzako gerakin lotetsia, finantzaketa lotetsiko gastuengatik: 17.109,59 euro.

Diruzaintzako gerakina, baliabide lotetsiengatik: 145.736,92 euro.

Osotara: 162.846,51 euro.

Argitara ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284. artikulua betez, interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Berriozarren, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0207417