104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

2001/2002 ikasturteko musika ikasketetarako dirulaguntzen deialdia

Deialdiak barne hartzen dituen ikasketak:

Laguntza hauen eskaera aurkeztu ahalko dute 2001/2002 ikasturtean Berriozarko Musika Eskolan matrikulatu eta Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan ezarritako arautu gabeko irakaskuntzen barneko ikasketak egin dituzten ikasle guztiek.

Ematen diren laguntza motak:

Ematen diren beken xedea da familiei hein batean laguntzea horrelako ikasketek sortutako gastuak finantzatzen.

Kontzeptu hauetarako eskatu ahalko dira laguntzak:

-Irakaskuntza.

Eskatzaileak bete beharreko baldintzak.

Akademikoak: 2001/2002 ikasturtean matrikulatu zeneko irakasgai guztiak gainditu eta bortz puntu bederen atera izatea.

Ekonomikoak: eskatzailea PFEZren aitorpena egitera behartua ez egotea, edo beharturik egonez gero, familiaren 2000ko per capita errentak 5.577,39 eurotik goiti ez egitea.

Ondoko hauei dagokienez: PFEZ aitortu beharra, likidazio oinarriak, zerga oinarria, erregularra eta irregularra, PFEZtik salbu diren errentak, pentsio planak, gizarte aurreikuspen sistemak, konpentsazioak, murriztapenak, atxikipenak, PFEZren konturako ordainketak eta PFEZ aitortu beharra, horri buruzko legeriari jarraituko zaio.

Familiaren per capita errenta zehazteko, hura kalkulatzeko era, edo famili errentak, ondarea edo enpresen igorpen eta trafikoa arautzeko edozein alderi dagokionez, ekainaren 22ko 239/2001 Foru Aginduan xedatutakoari jarraituko zaio. Agindu hori 2001eko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, abuztuaren 1ean.

Eskabideen aurkezpena

Interesatuek beren eskabideak eta aipatzen diren agiriak Berriozarko Udaletxeko erregistro orokorrean aurkeztuko dituzte, 2002ko azaroaren 21eko 13:30 baino lehen, edo bertzenaz, hogei egun naturaleko epean, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, baldin eta deialdia 2002ko azaroaren 21a baino beranduago argitaratzen bada.

Hau da dokumentazioa:

-Makinaz edo inprentako letraz idatzitako eskabidea, eredu ofizialaren araberakoa.

-Familia buru, ezkontide eta eskatzailearen Nortasun Agiri Nazionalaren eta Identifikazio Fiskalerako Zenbakiaren fotokopiak.

-Familia buruaren eta famili unitatea osatzen duten kideen erroldatze eta bizikidetasun agiria.

-Dirusarrera zer banku, aurrezki kutxa edo kreditu kooperatibatan egin nahi den, familia buruaren izenean dagoen hango libretako lehen orriaren fotokopia. Bat bakarra famili unitate bakoitzeko.

-Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga deklaratu beharra duten famili unitateko kide guztien 2000ko errenta aitorpen osoaren fotokopia.

-2000ko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren aitorpenean sartu ez diren dirusarreren frogagiriak (ezintasun iraunkor absolutu edo baliaezintasun handiagatiko pentsioak, kalteordainak, sariak, loteriak, e.a., 2000. urteari dagozkionak).

-Matrikularen gordekina edo ordainagiria, zenbatekoa argi azaltzen duena.

Famili unitateak, beharturik ez dagoelako, PFEZren aitorpena egin ez badu, eskabideari ondoko hau erantsi beharko dio:

-Bertzeren konturako langileen edo pentsionisten kasuan, 2000. urtean jasotako dirusarreren egiaztagiria.

-Enpresari edo lanbide liberala izanez gero, 2000. urtean lortutako dirusarrera gordinen aitorpena.

-Bidezkotzat hartzen diren dokumentu eta ziurtagiri guztiak.

Nolanahi ere, eskatutako agiri guztiak jatorrizkoak izango dira, edo bertzenaz, udal idazkaritzan konpultsatuak.

Argibide gehiago:

Dirulaguntzen deialdiaren oinarriak interesa dutenen eskura daude Berriozarko Herriko Etxean (Kaleberri, 12; jendearendako orduetan, 9:00etatik 13:30ra arte, astelehenetik ortziralera), eta Berriozarko Musika Eskolan.

Berriozarren, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0207416