104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O Z A R

Aurrekontu aldaketak hasiera batean onetsirik, 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean

Udal honek ondoko erabakia hartu zuen, 2002ko ekainaren 26an egin osoko bilkuran:

"Ikusirik Hezkuntza eta Kultura kontseilariaren ekainaren 6ko 212/2002 Foru Agindua, Berriozarko Udalari mila hirurehun eta hogeita bat (1.321) euroko dirulaguntza ematen diona, Hezkuntza Sistemaren Antolakuntza Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren 39.5 artikuluan ezarritako arautu gabeko musika ikasketak egiten ari diren ikasleei laguntzak emateko, eta ikusirik 2002ko aurrekontu orokor eta bakarrean xede horretarako kontusailik ez dagoela; kontu-hartzailetzaren txostena jakin ondotik, aurrekontuko honako aldaketa onetsi da:

Kreditu berezia:

Kontusaila: 4230-48100. Musika Eskolako bekak.

Zenbatekoa: 1.321 euro.

Kreditu berezi hori, osotara 1.321 euro egiten duena, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak 212/2002 Foru Aginduaren bidez onetsitako dirulaguntzaren bidez finantzatuko da".

Aditzera ematen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 284. artikulua betetzeko, interesa dutenek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten, hamabortz egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik.

Berriozarren, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Benito José Ríos Ochoa.

Iragarkiaren kodea: A0207415