104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Udaleko alkate udalburuak, 2002ko ekainaren 24ko alkatetzaren ebazpenaren bitartez, hasiera batez onetsi zuen Tuterako HAPOko 4. unitate integratuko 5-B banaketa eremuko 1. exekuzio unitatea borondatez birzatitzeko proiektua. Proiektu hori Enrique Saenz Saenz jaunak aurkeztu zuen, "Jardines de Tudela, S.A." enpresa ordezkatuz. Orobat, erabaki zuen espedientea jendaurrean jartzea hamabost egun baliodunetarako, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkate udalburua, Luis Campoy Zueco.

Iragarkiaren kodea: A0207379