104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z A G R A

Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspena behin betiko onetsita

Udaleko Batzorde Mistoko kideek Hirilurreko ondasunen balorazio txostenaren berrikuspena onetsi zuten hasiera batez. Ondoren, proiektua jendaurrean egon zen hamabost egunean, Udaleko iragarki oholean eta ez zen haren aurkako erreklamaziorik aurkeztu. Hortaz, Nafarroako Gobernuaren ordezkariek Batzorde Misto horretan bertan txostena aztertu ondotik, behin betiko onetsita gelditu zen, aipatu batzorde berak 2002ko ekainaren 21ean hala erabakita.

Azagran, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Basilio Sánchez Lasheras.

Iragarkiaren kodea: A0207376