104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A B A L T Z A

2002ko aurrekontua. Hasierako onespena

Zabaltzako Udalak, 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Uztailaren 2ko 6/1990 Legeko 276. artikuluan ezarritakoarekin bat, herritar eta interesatuei jakinarazten zaie espedientea jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, hura aztertu eta erreklamazioak aurkezteko aukera izateko.

Zabaltzan, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Alkatea, José Ramiro Izcue Serrano.

Iragarkiaren kodea: A0207200