104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z A B A L T Z A

2002ko Aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Zabaltzako Kontzejuak 2002ko maiatzaren 18an egindako bilkuran hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da, idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatutakoarekin bat, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia igaro ondoren.

Zabaltzan, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Kontzejuburua, Francisco Javier Arbizu Lumbier.

Iragarkiaren kodea: A0207197