104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Z I O R D I A

2002ko aurrekontu orokorra

Ziordiko Udalak 2002ko apirilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean eta aho batez onetsi zuen Ziordiko 2002ko aurrekontu orokorra, zeinak 850.000 euro egiten baitu, hala gastuetan nola sarreretan.

Era horretan onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun baliodunean, interesatuek azter dezaten eta bere aurka bidezkotzat jotzen diren alegazioak egin daitezen, eta behin betiko onetsitzat hartuko da, bestelako erabakirik hartu beharrik izan gabe, bere aurkako alegaziorik aurkezten ez bada.

Ziordian, bi mila eta biko apirilaren hogeita hamarrean. Alkatea, Patxi Bengoetxea Morante.

Iragarkiaren kodea: A0207215