104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R A N G U R E N

Arau-hausteen jakinarazpena

30/1992 Legearen 59-4 eta 60. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, ondoko zerrendan agertzen diren salatuei, zeinen azken helbide ezagunak ere aipatzen baitira, zehazten diren zehapen espedienteak abiarazi direla ematen zaie aditzera. Espediente horiek Udaltzaingoak prestatu ditu, Ibilgailu Motordunen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Erregelamendua urratzeagatik (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua).

Espedientea: 2002/138. Jabea: Transeguia, S.A. Matrikula: 1803-BBY. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoare. Eguna: 2002-06-06. Ordua: 20:49. Zenbatekoa: 90. BSL: 39.2. ZEO: 94.2. ORD: 22.

Espedientea: 2002/148. Jabea: Inter Iscar, S.L. Matrikula: LO-5330-L. Tokia: Talluntxe II industrialdea, Taxoare. Eguna: 2002-06-09. Ordua: 7:49. Zenbatekoa: 300,15. BSL: 72.3.

15 egun balioduneko epean, salatuek alegazioak aurkeztu eta beren alde egoki juzgatzen dituzten frogak proposatu ahalko dituzte.

Halaber, ediktu hau argitaratu ondoko hamar egun balioduneko epean isuna ordaindu ahalko dute ehuneko hogei merkeago, egindako arau-hauste motari horrelakorik ezin aplika dakiokeenean salbu.

Arangurenen, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkate udalburua, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: A0207326