104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Arrotxapeko P.P.ko P-9A birzatiketa (akta): akats materialen zuzenketa eta zenbait argibide, erregistroan kontuan hartzeko

Iruñeko Udaleko Alkatetzak, 2002ko ekainaren 20an, ebazpen hau eman zuen:

"Ikusirik espedienteko dokumentazioa, ebatzi dut onestea Arrotxapeko P-9A poligonoaren birzatiketako aldaketa puntuala, xehetasun batzuk argitzeko erregistroko inskripziorako, eta ondotik aipatzen diren finkei dagozkien akats material batzuk zuzentzea:

1. Ondoriozko 16. lurzatia:

-Zuzentzen da Udalaren partaidetza, ehuneko 54,4278koa izan behar baitu.

-Argitu egiten da Julia Echeverria Alducin andrea izan dela lurzati honen adjudikazio-hartzailea, 745-j lurzatia ekartzeagatik.

1.1. Ekarritako 400. lurzatia: finka deskribatu egiten da; birzatiketa honetarako egindako neurketaren arabera 3.776,02 metro karratu ditu. Zuzendu egiten da aktaren deskribapena, jarri behar baita ekartzen duela jatorrizko finkaren gainerakoa, zeinak, erregistroaren arabera, 3.163,83 metro karratu baititu, eta eskatzen da edukiera soberakina inmatrikulatzeko.

2. Ekarritako 403. lurzatia: finka deskribatu egiten da; birzatiketa honetarako egindako neurketaren arabera 5.739,24 metro karratu ditu. Zuzendu egiten da aktaren deskribapena, jarri behar baita ekartzen duela jatorrizko finkaren gainerakoa, zeinak, erregistroaren arabera, 3.462,30 metro karratu baititu, eta eskatzen da edukiera soberakina inmatrikulatzeko.

3. Ekarritako 710-i lurzatia: zuzendu egiten da pribatibotasuna, ekarpenaren nahiz adjudikazioarena, bere titular Juan Angel Medina Sola jaunaren alde.

4. Ekarritako 711-e eta 711-f lurzatiak: argitu egiten da sorrerako finka bakar baten titularra (2) ondoriozko finka zenbaiten adjudikaziodun gertatzen den kasua, uztailaren 4ko 1093/1994 Errege Dekretuko 11.4 artikuluan ezarritakoaren arabera; beraz, mantendu egiten da proiektuaren formulazioa.

5. Ekarritako 713. lurzatia, 1) finka: gehitu egiten da Gloria Rodríguez Alonso andrearen titulua, segidako traktuari berriz ekiteko.

6. Ekarritako 743-a lurzatia: akta zuzendu egiten da, bertan jasoaraziz ezen lurzatiak luzatutako bahitura jasaten duela, Banco Central, S.A.ren alde; bahitura Udalari lagatako finka baten gainean denez, eta 1.203,87 metro karratu dituen finka hori berdegune edo jabari eta erabilera publikorako leku izateko xedatua baitago, karga hori pasatzen da izaera bereko ondoriozko V-2 lurzatiaren ehuneko 45,4618 partaidetza batera.

7. 745-j lurzatia: argitu egiten da ezen erregistroko 2.007 zenbakiko finka (2.905 zk.ko liburukiko 206. orria, 398. liburuan), erregistroaren arabera, 5. eskuin etxebizitzari dagokiola, etxetik bereizi gabe eta jatorrizko finkaren gainerakoaren parte dela, eta etxebizitza hori Francisca Egozcue Eugui andrearekin ezkondutako Bonifacio Urdaci Marial jaunaren alde inskribatua dagoela jartzen duen arren; aktan jartzen duela Julia Echeverría Alducin andrearena dela, hala ageri baita Iruñeko notario José Manuel Pérez Fernández jaunak baimendutako salerosketa eskrituran (1999ko maiatzaren 13ko data, protokoloko 991 zenbakia), esku hartu zuelarik Ernesto Vitallé Vidal jaun magistratuak, Iruñeko Lehen Auzialdiko Bosgarren Epaitegiko epailea izanik, eta Julia Echeverría Alducin andrearen alde inskribaturik dago Iruñeko Udalaren 1. Ataleko 592. liburuan, 1.110 zk.ko liburukian; 86. orrian, 28.947 zenbakiko finka, 1. inskripzioa. Beraz, inmatrikulazioa bi aldiz egin da edo, seguruago beharbada, 2.007 zk.ko finka gelditu da Julia Echeverría andrearena bezala eta, nahiz eta hartatik etorri, bere finka, izatez, 28.497 zenbakia duena da, birzatiketaren aurretik bere alde inskribaturik zegoena.

8. Ekarritako 752. lurzatia: 1093/1997 Errege Dekretuko 9. artikuluan oinarrituz, proposatzen da inskribatzea erregistroko titularraren alde, Sabino Monreal Zanduetaren alde, alegia, espresuki jasoaraziz ulertu dela pertsona desberdina bezala, hor baitago Iruñeko Udala, zeinek eskubide hobea justifikatu baitu, behin betiko inskripzioa Udalaren alde egiten ez den bitartean, aipatu artikulu horretako 2 zenbakian ezarritako tramitearen bidez. Ekarritako lurzatia, bestalde, ez du aprobetxamendurik sortzen, berdegunea edo jabari eta erabilera publikorako lekua baita, 325,50 metro karratuko azalera ekartzen duena, eta bere adjudikazioa eransten zaio ondoriozko V-1 lurzatiari, izaera eta egoera berekoa izan eta 845,23 metro karratu dituenari, zeina, hori dela medio, behin-behinekoz adjudikatuko baitzaie Sabino Monreal jaunari, ehuneko 38,5102ko partaidetzan, eta Iruñeko Udalari, gainerako ehuneko 61,4898ko partaidetzan.

9. Ekarritako 999. eta 1.842-a lurzatiak. Argitu egiten da aurretiko tituluak ekarriko direla, Jabetzaren Erregistroan inskribatzeko eta segidako traktuari berriz ere ekin ahal izateko: entregako eskritura, Claudio Ayarra Toni jaunak Iruñeko Udalaren alde emana, ados egonik bi alderdiak eta ordaindurik Julio Nuin Zuasti jaunaren eta Iruñeko Udalaren artean sinatutako desjabetzapenaren balio justua.

10. Ekarritako 1098. lurzatia: akta zuzendu egiten da: inskribatu gabe baitago, eskatzen da inmatrikula dadin Jabetzaren Erregistroan, Iruñeko Udalaren izenean, birzatiketa aktaren ondorioz.

11. Ekarritako 2.003 zenbakiko lurzatia: finka deskribatu egiten da; birzatiketa honetarako egindako neurketaren arabera 2.060,81 metro karratu ditu. Zuzendu egiten da aktaren deskribapena, jarri behar baita ekartzen duela jatorrizko finkaren gainerakoa, zeinak, erregistroaren arabera, 1.114,43 metro karratu baititu, eta eskatzen da edukiera soberakina inmatrikulatzeko.

12. P9E poligonotik eta A-3 poligonotik birzatiketa honetara ekarritako lurzatiak: 27. lurzatia, erregistroko 23.407 zenbakiko finka, 866. liburukiko 102. orria, Iruñeko Udalarena; 28. lurzatia, erregistroko 23.409 zk.ko finka, 866. liburukiko 109. orria, Iruñeko Udalarena; 29. lurzatia, erregistroko 23.411 zk.ko finka, 866. liburukiko 116. orria, Iruñeko Udalarena; eta 1. lurzatia, erregistroko 23.363 zk.ko finka, 863. liburukiko 186. orria, Nafarroako Gobernuarena. Argitu egiten da ezen, P-9A poligonoaren birzatiketaren Behin-behineko Likidazio Kontua eta, ondorioz, finkei hirigintza-kargak atxikitzen zaizkiela eta, deuseztatu behar direla P-9E eta A-3 poligonoen birzatiketetatik etorritako finkek zekarzkiten saldoak eta haien ordez jarri behar direla P-9Aren aktan ageri direnak, nahiz eta lehen zituzten berberak diren.

13. Behar diren ondorioak izan ditzan, eta Birzatiketa Aktaren erregistroko inskripzioa errazteko asmoz, eransten den zerrendan aipatzen dira birzatiketara ekarritako finka gordinak eta ondoriozko finkak, zeinetan biltzen baitira harako haien hirigintza-eskubideak".

Hori dena argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruz indarra duen Legearen 59.4 artikuluan eta 59.5 artikuluaren a) idatz-zatian (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betez, izan litezkeen beste interesatu ezezagunentzat eta, legeak dioen bezala saiatuta ere, jakinarazi ahal izan ez zaienentzat, jakinarazpen balioa izan dezan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita bostean. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0207335