104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

149/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa. Honen bidez izendatzen da Javier Baigorri López jauna Nafarroako Kualifikazioen Institutuko Lanbide Kualifikazioen Ataleko buru. 2002ko uztailaren 2tik aurrera izanen ditu ondorioak izendapen honek.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatian xedatzen du Foru Komunitateko Administrazioko atalburu eta bulegoburutzetan, organo eskudunak egindako izendapenaren ondorioz, bitarte batez jardun ahalko dela. Nahitaez, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak izan beharko dute izendatuekHoriek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Javier Baigorri López jauna, Nafarrroako Foru Komunitateko funtzionarioa, izendatzen da, behin-behinekoz eta 2002ko uztailaren 2tik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Kualifikazioen Institutuko Lanbide Kualifikazioen Ataleko buru. Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0207857