104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Albientearen izendapena

Azkoiengo Udaleko alkate udalburuak ondoko ebazpena eman zuen 2002ko ekainaren 21eko bilkuran:

Ikusirik Albiente lanpostu bat funtzionarioen araubidean betetzeko deialdiko epaimahaiak egin duen izendapen proposamena.

Kontuan hartuz ezen, prestakuntza ikastaroa bukatu eta gainditutakoan proposaturiko izangaia izendatzeko ahalmena ematen didala deialdiko 8.1. oinarriak.

Ikusirik bai abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 9.1 artikulua (Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten baitu Dekretu horrek) bai Sartzeko Erregelamenduko 32.5 artikulua.

Ondokoa erabaki dut:

1.-Jesús María Angós Jaso jauna Azkoiengo Udaleko albiente izendatzea, punturik gehien lortu dituen izangaia delako eta derrigorrezko prestakuntza ikastaroa gainditu duelako.

2.-Interesatuari erabaki hau jakinaraztea, jakinarazpena jaso eta 30 eguneko epean lanpostuaren jabetza har dezan, betiere deialdiko 8.3 oinarrian ezarritako zina edo promesa eginik.

3.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea

Azkoienen, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0207334