104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A Z K O I E N

Obra eta zerbitzuen arduradunaren izendapena

Azkoiengo Udalak, epaimahaiak egindako izendapen proposamenarekin bat etorriz, Enrique Martínez Manso jauna obra eta zerbitzuen arduradun izendatzea erabaki zuen 2002ko ekainaren 12ko osoko bilkuran.

Argitara ematen da deialdiko 9.1 oinarrian eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamenduko 33.3 artikuluan (113/1985 Foru Dekretua) aurreikusitakoari jarraikiz.

Azkoienen, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Alkatea, Jesús Hilario Campo Vidondo.

Iragarkiaren kodea: A0207333