104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

148/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 2koa. Honen bidez kentzen da Javier Baigorri López jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalburutzatik. Erabaki honek uztailaren 2tik aurrerako ondorioak ditu.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak, Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren Testu Bategina onesten duenak, hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatian xedatzen du atalburuen bitarte baterako izendapena indarrik gabe uzten ahal duela erabaki hori hartu zuen organo berak.

Horiek horrela, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren bian egindako bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Javier Baigorri López jauna Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Lanbide Heziketa Berriztatu eta Garatzeko Atalburutzatik, eta emandako zerbitzuak eskertzen zaizkio. Erabaki honek uztailaren 2tik aurrerako ondorioak ditu.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: A0207856