104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E L O

Lehiaketa, pilotaleku estalia egiteko obrak esleitzeko

Eloko Udalak, 2002ko uztailaren 23ko osoko bilkuran hartu erabakiaren bidez, lizitaziorako deia egin du, "Pilotaleku estalia egiteko proiektuan" aipatzen diren lanak kontratatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren xedea: "Pilotaleku estalia egitea, Elon.

Esleitzeko modua: lehiaketa irekia, tramitazio arruntaren bidez.

Kontrataren aurrekontua: 493.055,22 euro (BEZa barne).

Behin-behineko bermea: lanen aurrekontuaren eguneko 2.

Egiteko epea: bederatzi hilabete.

Proposamenen aurkezpena: eskaintzak Eloko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogeita seigarren egun naturaleko epean, ordu biak arte. Egun hori baliogabea bada, hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da epea.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko-administratiboen pleguan ageri direnak. Aurkeztu beharreko agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak beharko dute izan.

Proposamen ekonomikoak zabaltzea: eskaintzak aurkezteko epea bukatu ondoko laugarren egun baliodunean, azken egun balioduneko hamabietan.

Proiektua eta pleguak lizitatzaileen eskura daude, Artieda Moviestar kopia-dendan, Pio XII.a etorbidea, 13, Iruña.

Elon, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Alkate udalburua, María Lourdes Oroz Sarasate.

Iragarkiaren kodea: A0208844