104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Txantrea auzoko Arriurdiñeta plazan liburutegia eraikitzeko lanak kontratatzeko

Alkatetzaren 2002ko abuztuaren 8ko ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da Txantrea auzoko Arriurdiñeta plazan liburutegia eraikitzeko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Txantrea auzoko Arriurdiñeta plazan liburutegia eraikitzeko lanak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa; tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 9. azpitaldea, c kategoria.

Kontrata bidezko aurrekontua: 1.434.680,55 euro.

Lanak egiteko epea: lanak erabat bukatuta egon beharko dira gehienez ere berrehun eta berrogei egun naturaleko epean.

Proposamenak aurkezteko: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko kalea, 11-3.).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ..........., NAN zk.: ............., bizilekua: ........, helbidea: ............, Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: .........., nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ..........

Txantrea auzoko Arriurdiñeta plazan liburutegia eraikitzeko lanei buruzko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen aldera: ......... (letraz) ........... euro eta, gehienez ere epe honetan: .......... (letraz) ........... hilabete.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208942