104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Lehiaketa publikoaren deialdia, Iturraman apartamentu babestuak egiteko lanak kontratatzeko

Alkatetzaren 2002ko abuztuaren 8ko ebazpenaren bitartez, lizitaziorako deia egiten da, Iturraman apartamentu babestuak egiteko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Iturraman apartamentu babestuak egiteko lanak.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa publikoa; tramitazio arrunta.

Enpresaren sailkapena: C taldea, 2. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 4. azpitaldea, c kategoria; C taldea, 9. azpitaldea, c kategoria.

Kontrata bidezko aurrekontua: 3.568.435,47 euro.

Lanak egiteko epea: lanak erabat bukatuta egon beharko dira gehienez ere bostehun eta berrogei egun naturaleko epean.

Proposamenak aurkezteko: eskaintzak Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, lizitazio iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko- administratiboen pleguan zehazten direnak. Agiriek jatorrizkoak edo kopia kautotuak izan beharko dute.

Baldintza ekonomiko-administratiboen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Obra bulegoan (Merkatuko kalea, 11-3.).

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zortzian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena: ............, NAN zk.: ............., bizilekua: ..........., helbidea: ............, Iruñeko helbidea, jakinarazpenetarako: .........., nire izenean ez bada, ondokoa ordezkatuz: ..........

Iturraman apartamentu babestuak egiteko lanei buruzko planoen, aurrekontuaren eta baldintzen pleguaren berri baitut, hitz ematen dut oso-osorik eginen ditudala aipatu agiriei hertsiki lotuz eta diru honen aldera: ......... (letraz) .......... euro eta, gehienez ere epe honetan: .......... (letraz) ............ hilabete.

(Eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208941