104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Bi xehetasun azterlanen hasierako onespena

Basaburuko Udalak, 2002ko uztailaren osoko 31ko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Aizarozko (Basaburua) 1. sektoreko bi xehetasun azterlanak, Valle de Basaburua, S.L.k sustatuak, Mikel Uriarte Seminario arkitektoak prestatuak eta otsailaren 15ean nahiz ekainaren 14an ikus-onetsiak. Azterlanen helburua: antolamenduko espazio eta eraikinek lurzatian duten egituraketa aldatzea; eraikinen, lurzati eraikigarrien eta urbanizazioaren egituraketa fisikoa berriz egokitzea; eta kalifikazio xehekatua osatzea.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Basaburuan, bi mila eta biko abuztuaren batean. Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0208612