104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B A S A B U R U A

Birzatiketa proiektuaren hasierako onespena

Basaburuko Udalak Aizarozko (Basaburua) 1. sektorea birzatitzeko proiektua onetsi zuen hasiera batez, 2002ko abuztuaren 31ko osoko bilkuran. Valle de Basaburua, S.L.k sustatu zuen proiektua, eta Mikel Uriartek eta Héctor Nagorek prestatu, 2002ko ekainean.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, aztertu eta egoki juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 169. artikuluari jarraikiz.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Basaburuan, bi mila eta biko abuztuaren batean. Alkate udalburua, J. Benito Alberro Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0208611