104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Lizitazio iragarkia

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Orkoiengo Udalak, 2002eko martxoaren 26an egin bilkuran, erabaki zuen lehiaketa publikorako deialdia egitea. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: "Orkoiengo kaleak zolatzea" eta "Orkoiengo hornidura eta saneamendu sareak berritzea" proiektuetako lanak esleitzea.

Adjudikatzeko modua: lehiaketa, prozedura irekiaren bidez.

Kontratazioaren aurrekontua: 1.132.393,51 euro (BEZa barne).

Enpresaren sailkapena: G.6.d. edo E.1.c.

Baldintzen plegua eta proiektuak: lizitatzaileen eskura daude Iruñeko Copyprinten (Paulino Caballero, 38).

Behin-behineko bermea: 22.647,87 euro.

Proposamenak aurkezteko epea: Udaletxeko erregistroan, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Orkoiengo Udaletxean, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta laugarren egun baliodunean, arratsaldeko ordu batean.

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dagoena.

Orkoienen, bi mila eta biko uztailaren hogeita seian. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0208368