104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E K U N B E R R I

"Lekunberriko Ertzillako hornidura, 3. fasea" izeneko proiektuko lanak kontratatzea

Lekunberriko Udalak, lizitaziorako dei egin du "Lekunberriko Ertzilako hornidura, 3. fasea" izeneko proiektuko obrak esleitzeko.

Kontratuaren xedea: "Lekunberriko Ertzilako hornidura, 3. fasea" izeneko proiektuko lanak kontratatzea.

Esleitzeko modua: prozedura irekia, lehiaketa bidez.

Kontrata bidezko gehieneko aurrekontua: 160.973,07 euro, BEZa barne.

Behin-behineko fidantza: lizitazioaren aurrekontuaren ehuneko 2.

Behin betiko bermea: esleipenaren prezioaren ehuneko 4.

Proposamenak aurkeztea: Lekunberriko Udaleko idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, 26 eguneko epean.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan ageri direnak.

Klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago, Udaleko idarkaritzan.

Lekunberrin, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208367