104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Obren proiektua kontratatzea

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko uztailaren 19an egin bilkuran, Montes de Cierzoko errepidean, Cristo baselizaren parean, trenbide azpiko pasabidea egiteko proiektu teknikoaren prestaketa eta obren zuzendaritza fakultatiborako espedientea onestea erabaki zuen.

Lehiaketa irekia eginen da, presako tramitazioarekin.

Behin-behineko fidantza: 960 euro (bederatziehun eta hirurogei euro).

Proiektua egiteko epea: hiru hilabete.

Eskaintzak edo proposamenak aurkezteko epea: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean, hamalau egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko 13:30ak arte, balioduna bada, eta ez bada, balioduna den hurrengoan.

Baldintzen plegua, memoria, aurrekontua, planoak eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude, Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Turismoa).

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208249