104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

Hornidura kontratua

Tuterako Udaleko Gobernu Batzordeak, 2002ko uztailaren 19an egin bilkuran, erabaki zuen Tuterako "Punto de Encuentro" lokalean (Juicio kalea, 4) ikusentzunezkoen produkzio bat, pantalla anitzekoa, egin, erosi, instalatu eta muntatzeko kontratuaren espedientea onestea. Hasierako aurrekontua edo gehieneko prezioa 90.151,82 eurokoa izanen da (laurogeita hamar mila ehun eta berrogeita hamaika euro eta laurogeita bi zentimo).

Lehiaketa irekia eginen da, tramitazio arruntarekin.

Behin-behineko fidantza: 1.803,04 euro (mila zortziehun eta hiru euro eta lau zentimo).

Egiteko epea: lau hilabete.

Eskaintzak edo proposamenak aurkezteko: Tuterako Udaleko erregistro orokorrean aurkeztuko dira, hogeita sei egun naturaleko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, azken eguneko eguerdiko 13:30ak arte, balioduna bada, eta ez bada, balioduna den hurrengoan.

Baldintzen plegua, memoria, aurrekontua, planoak eta proposamen ekonomikoaren eredua interesatuen eskura daude Tuterako Udaleko Jarduera Ekonomikoen eta Enpleguaren Alorrean (Turismoa).

Tuteran, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Zinegotzi delegatua, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208248