104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A R E S O

2002ko aurrekontua hasiera batez onetsita

Aresoko Udalak, aurtengo uztailaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu arrunta eta hura betearazteko oinarriak. Espedientea jendaurrean egonen da Udaleko idazkaritzan hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten.

Areson, bi mila eta biko uztailaren hemeretzian. Alkatea, Josefa Onsalo Trecu.

Iragarkiaren kodea: A0208246