104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktuak.

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1512 zenbakiko ebazpena jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-1696 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Fermín Goñi Estanga jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindutako bahitura-probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 280456/99). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1512 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1696 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Fermín Goñi Estanga jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindutako bahitura-probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 280456/99).

Egitatezko aurrekariak:

1. Fermín Goñi Estanga jaunak, 2001eko martxoaren 30ean aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko dirubiltzaile exekutiboak 2000ko irailaren 8an agindutako bahitura-probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 280456/99).

2. Ez dira bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati baten garatzeko Erregelamenduaren 11. artikuluan ezarritako baldintzak -maiatzaren 24ko 173//1999 Foru Dekretuaz emandako testua erabiliz-. Horrenbestez, 2001eko apirilaren 5eko probidentziaren bitartez, hamar egun balioduneko epea eman zitzaion errekurtsogileari egindako akatsak zuzentzeko. Halaber, ohartarazi zitzaion hala egiten ez bazuen jarduketak artxibatu eginen zirela, errekurtsogileak eskatutakoa bete gabe epe hori iragandakoan.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan, aipaturiko Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta emandako epea iragan da errekurtsogileak 2001eko apirilaren 5eko probidentziak aipatzen zituen akatsak zuzendu gabe; hori dela eta, aipatu manu horretan eta aipatu Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da espedientea artxiba dadila dekretatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Idatzi honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezen agintzea, eta espedientea bukatutzat ematea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1131 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5033 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, María Jesús Aranzadi Largo andreak jarritakoa, behar den arreta jarri gabe gidatzeagatik (sakelako telefonoa erabiliz) ezarritako zehapenari buruz Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 19848/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1131 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5033 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. María Jesús Aranzadi Largo andreak jarri du errekurtso hori, behar den arreta jarri gabe gidatzeagatik (sakelako telefonoa erabiliz) ezarritako zehapenari buruz Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 19848/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da behar den arreta jarri gabe ibilgailu motorduna gidatzeagatik, zehazki, sakelako telefonoa erabiliz (Vianako Printzea Plaza), egindako arau-haustearengatik -hartara, antolamendu juridikoa urratu da- isun bat ezartzeko, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-). Interesdunak, egoki jotzen dituen oinarriak alegatu eta zehapena deusezta dadin eskatuz bukatzen du idazkia.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau- haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Ondore horretarako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesdunari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen- ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak 13 minutuko aldearekin baino ez direla egin (lehenengoa 2001eko ekainaren 27ko 10:52an, eta bigarrena urte bereko uztailaren 29n, 10:39an), eta, ondorioz, ez da bete Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, ez daude era baliagarrian eginda eta ez dute indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Hala, bada, horren guztiaren ondorioz, udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2001eko maiatzaren 16an gertatu zelako eta ez da azaltzen preskripzioa eteteko inolako jarduketarik (jakinarazpen pertsonalak egiteko ahaleginak akastunak izan ziren, adierazi den bezala) harik eta errekurtsogileari 2001eko azaroaren 9an zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin arte, hau da, lege horrek ezarri dituen hiru hileak igaro ondoren. Beraz, zehapena preskribituta zegoen eta Administrazioak bere arioz antzemateko kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 21ean emandako 681 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5115 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 471074/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"681 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5115 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 471074/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu gabeko isun zehapen bat betearazpenaren bidetik kobratzeko 2001eko martxoaren 19an Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka. Zehapena Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arau-hauste batengatik ezarri zen (udal espedientearen zenbakia: 471074/00). Errekurtsogileak egoki jotzen dituenak alegatu ditu, eta aplikatzekoak diren oinarri juridikoetan oinarrituz, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Errekurtso honetan planteatzen den auzia da premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa legezkoa izan ote zen.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da; Dirubilketari buruz indarra duen Erregelamendu Orokorrean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaz onetsitakoan, 99. artikuluan ezarrita dago premiamenduzko probidentzia ondoko kasuetan baizik ezin izanen dela aurkatu: a) iraungipena; b) deuseztatzea, etetea edo likidazioaren arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa atzeratzea; d) betearazpenerako emaniko tituluan formazko akatsa izatea. Arrazoi horiek hainbesterako tasaturik daude ezen Auzitegi Gorenak esan baitu (1989ko urtarrilaren 30eko epaiak -R. Ar. 544-, 1990eko ekainaren 25 eta 29koak -R. Ar. 4934 eta 5454-, besteak beste) zorra ordaintzeko borondatezko epea ordaindu gabe bukatzen bada, bidezko dela premiamenduzko probidentzia agintzea, eta probidentzia horren aurka ezin dela jo likidazioaren aurka aipatutakoez bestelako arrazoiekin. Premiamenduzko prozedurak helburu bakarra du Ogasun Publikoari borondatezko epean ordaindu ez diren zorrak eskuratzea, eta horiek, egintza nagusiak diren aldetik, prozeduraren behar den unean aurkatu behar dira, eta ez ordaindu ez direlako derrigorrez betearazi behar direnean.

Bigarrena.-Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu ez dela gertatu Erregelamenduko 99. artikuluan jasotako kasuetako bakarra ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59 artikuluek eskatzen duten bezala (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bitartez aldatu zen).

Bi ahalegin egin dira jakinarazpena posta zerbitzuaren bitartez egiteko, baina ez da lortu, interesduna "ez zegoelako", hain zuzen ere 2000ko abuztuaren 31n eta irailaren 4an, ordu ezberdinetan, interesdunaren ezagutzen den azken helbidean -Felipe Gorriti kalea, 47-2.a esk., Iruña- eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean, urte bereko azaroaren 14tik abenduaren 14ra; hartara, beraz, tramitea bete dela jo da.

Egintza hori irmo eta onartuta geratu zen behar den denboran eta moduan ez baitzen errekurtsorik aurkeztu. Gogorarazi behar da zehapen-ebazpen horren aurka, aukeran, birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal zela egintza agindu zuen organoari zuzenduta; Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren sail egokian, edo bestela gora jotzeko errekurtsoa Auzitegi honetan. Halaber, kontuan hartu behar da gora jotzeko errekurtso hori jartzeak, errekurtso hierarkikoa ez denez, ez duela Udalaren administrazio-bidearen luzapenik eragiten, ez eta isunaren ordainarazpenaren etendurarik, inondik ere (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1. artikulua, eta 279/1990 Foru Dekretuaren 8.2. artikulua, 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeran).

Hirugarrena.-Bestalde, administrazio-bidea (Udalarena) agortu zenean, ebazpen zehatzailea betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua). Hala, Trafiko eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa-epea isuna ordaindu gabe iragan zenez, Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, baita %20ko premiamendu-errekargua sortzea (aipatu erregelamenduaren 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak). Azkenik, ez dugu antzeman aztertzen ari garen kasuan zehapena preskribitu denik (zehapenak, behin irmotasuna hartzen dutenean, urtebeteko epean preskribitzen dira, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluaren arabera), ez ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ez eta Auzitegi honek, are bere arioz ere, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik prozeduran zehar. Horrenbestez, bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 471074/00); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 26an emandako 739 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5116 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 430633/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"739 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita seian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5116 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 430633/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik ezarritako isuna (430633/00 zehapen espedientea) borondatezko epean ez ordaintzeagatik Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko prozeduraren aurka. Errekurtsogileak bere ustez aplikagarriak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, Auzitegiari eskabidea egin dio probidentzia deuseztatu dadin.

2. Auzitegi honetako lehendakariaren probidentziaren bitartez, errekurtsoa igorri zaio aipatu udalari, administrazio espedientea edo haren kopia dilijentziatua igor dezan, harekin batera bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak erantsiz, eta, egoki jotzen badu, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak ere igor ditzan; udalak bi betebehar horiek bete ditu.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Udalak premiamenduzko prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez ebatzi behar da errekurtso honetan.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da; Dirubilketari buruz indarra duen Erregelamendu Orokorrean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaz onetsitakoan, 99. artikuluan ezarrita dago premiamenduzko probidentzia ondoko kasuetan baizik ezin izanen dela aurkatu: a) iraungipena; b) deuseztatzea, etetea edo likidazioaren arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa atzeratzea; d) betearazpenerako emaniko tituluan formazko akatsa izatea. Arrazoi horiek hainbesterako tasaturik daude ezen Auzitegi Gorenak esan baitu (1989ko urtarrilaren 30eko epaiak -R. Ar. 544-, 1990eko ekainaren 25 eta 29koak -R. Ar. 4934 eta 5454-, besteak beste) zorra ordaintzeko borondatezko epea ordaindu gabe bukatzen bada, bidezko dela premiamenduzko probidentzia agintzea, eta probidentzia horren aurka ezin dela jo likidazioaren aurka aipatutakoez bestelako arrazoiekin. Premiamenduzko prozedurak helburu bakarra du Ogasun Publikoari borondatezko epean ordaindu ez diren zorrak eskuratzea, eta horiek, egintza nagusiak diren aldetik, prozeduraren behar den unean aurkatu behar dira, eta ez ordaindu ez direlako derrigorrez betearazi behar direnean.

Bigarrena.-Espedientea aztertu eta gero, baieztatzen da ez dela gertatu Tributuei buruzko Lege Orokorreko eta Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko aipatu artikuluetan jasotako kasuetako bat bera ere. Zehapen ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesdunari, hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 58. eta 59. artikuluetan ezarri dena betez (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen), hain zuzen ere 2000ko abenduaren 22an, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko 154. alean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean argitaratu ondoren, jakinarazteko bi ahalegin egin eta banaketa-orduetan interesduna ez baitzen aurkitu, 2000ko abuztuaren 31n eta irailaren 4an (11:30ean lehenbizikoan eta 13:00etan bestean, interesdunaren helbidean, Felipe Gorriti kaleko 47. zenbakiko 2. eskuinean, Iruñean). Zehapena irmo eta onartutako bihurtu zen, ez baitzen haren aurkako errekurtsorik aurkeztu behar zen denboran eta moduan; horrenbestez, hartatik ondorioztatzen diren eragin guztiak dauzka.

Beraz, udalaren administrazio-bidea agortu zenean zehapen-ebazpena betearazle bilakatu zen (Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua) eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak, martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea, 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketa epea iragan denez, Udalak Zuzenbidearekin bat dator isuna premiamendu bidetik ordainaraztea, eta bai %20ko premiamendu-errekargua sortzea (Bilketari buruzko Erregelamendu Orokorreko 98 eta 100. artikuluak) eta berandutzagatiko korrituak sortzea ere (arau beraren 98 eta 109. artikuluak).

Halaber, ezin da antzeman, kasu zehatz honetan, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu denik; izan ere, aurkaturiko premiamenduzko probidentzia behar bezala jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari 2001eko azaroaren 23an (agente jakinarazlearen bitartez -Garbiñe Zuazo Ganuza andrea, 16.536.251 zenbakiko NANa duena-, eta Eugenia García Lizarraga andrea izena zuela esan zuen batek jaso zuen); hau da, zehapena irmo bihurtu eta urtebete iragan baino lehen jakinarazi zen (BSLaren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten zorra betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 19an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 430633/00); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin da, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 21ean emandako 682 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5117 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 7an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 642699/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"682 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5117 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko udaleko Alkatetzak 2001eko ekainaren 7an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 642699/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu ez den trafikoko isun baten munta ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka, (gehi premiamenduzko errekargua, 100eko 20, eta berandutzearen korrituak); isuna trafikoko arau-hauste bat egiteagatik ezarri zen (aipaturiko zehapen espedientea). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu eta, bukatzeko, probidentzia deusezta dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Errekurtso honetan planteatzen den auzia da premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa legezkoa izan ote zen.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da; Dirubilketari buruz indarra duen Erregelamendu Orokorrean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaz onetsitakoan, 99. artikuluan ezarrita dago premiamenduzko probidentzia ondoko kasuetan baizik ezin izanen dela aurkatu: a) iraungipena; b) deuseztatzea, etetea edo likidazioaren arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa atzeratzea; d) betearazpenerako emaniko tituluan formazko akatsa izatea. Arrazoi horiek hainbesterako tasaturik daude ezen Auzitegi Gorenak esan baitu (1989ko urtarrilaren 30eko epaiak -R. Ar. 544-, 1990eko ekainaren 25 eta 29koak -R. Ar. 4934 eta 5454-, besteak beste) zorra ordaintzeko borondatezko epea ordaindu gabe bukatzen bada, bidezko dela premiamenduzko probidentzia agintzea, eta probidentzia horren aurka ezin dela jo likidazioaren aurka aipatutakoez bestelako arrazoiekin. Premiamenduzko prozedurak helburu bakarra du Ogasun Publikoari borondatezko epean ordaindu ez diren zorrak eskuratzea, eta horiek, egintza nagusiak diren aldetik, prozeduraren behar den unean aurkatu behar dira, eta ez ordaindu ez direlako derrigorrez betearazi behar direnean.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu; izan ere, Administrazioari jakinarazpenetarako emandako helbidean (Aralar kalea, 20) interesduna ezezaguna denez, bai salaketa eta bai zehapen ebazpena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta zegokion udaleko ediktuetarako oholean argitaratu zen, lehenbizikoa 2000ko irailaren 11n eta bigarrena 2001eko martxoaren 19ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean; Hori guztia, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.4 artikuluan xedatua betetzeko. Egintza hori irmoa eta adostua izan zen, denboraz eta moduz aurkatu ez baitzen. Ondorioz, antolamendu juridikoak aurreikusitako borondatezko ordainketa epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak alegatu du zehapenak preskribitu duela, Bide Segurtasunari buruzko legearen 81.2 artikuluari jarraituz; artikulu horren arabera "zehapenek, behin irmo direnean, urtebeteko epean preskribituko dute, eta beraiek betarazteko jarduketengatik baizik ez dira etenen(...)". Horri dagokionez, adierazi beharra dago isuna, zehapen bat izateaz gainera, zuzenbide publiko ez- tributarioko dirusarrera bat dela; hura ordainarazteko, Dirubilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 59.2 artikuluan xedatutakoa aplikatu behar da. Artikulu horren indarrez, "zuzenbide publikoko zor ez-tributarioen preskripzio epea haiek ezarri ziren arauen araberakoa izanen da; halakorik ezean, Aurrekontuei buruzko Lege Orokorrari jarraituko zaio". Bada, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Auzitegi honen ohiko irizpidea da, preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela Administrazioaren arioz antzemanda, trafikoko isunen ezarpenaren ondoriozko zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentziak zehapena irmo bihurtu eta hurrengo urtean eman eta jakinarazi behar direla, eta hori betearazteko egintzen bitartez baino ez dela eteten preskripzio epea. Beraz, premiamenduzko probidentzia legez ezarritako epean eman eta jakinarazi denez, esan behar dugu zorrak ez duela preskribitu. Bestalde, ez da antzeman ordainketa geroratzeko baimenik eman denik, ezta Auzitegi honek, are bere arioz ere, aintzat hartu behar lukeen akatsik gertatu denik ere.

Horrenbestez, Errekurtsogileak aurkapenerako alegatu dituen zioek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sortutako zorraren ordainketa bermatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztutakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 21ean emandako 683 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5118 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarritakoa, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 10253/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"683 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5118 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun baten munta betearazpenaren bidetik erreklamatzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an agindu zuen premiamenduzko probidentziaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 10253/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da borondatezko epean ordaindu ez den isun zehapen bat ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 22an agindutako premiamenduzko probidentziaren aurka. Zehapena Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen arau-hauste batengatik ezarri zen, 10253/01 zenbakiko zehapen espedientean jaso bezala. Errekurtsogileak egoki jotzen duena alegatu eta, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, probidentzia deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udal txit gorenak bere egintzaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Errekurtso honetan planteatzen den auzia da premiamenduzko prozedura batean Udalak egindako jarduketa legezkoa izan ote zen.

Arazoa argitzeko, funtsean, aplikatzekoak diren arauetara jo behar da; Dirubilketari buruz indarra duen Erregelamendu Orokorrean, abenduaren 20ko 1.684/90 Errege Dekretuaz onetsitakoan, 99. artikuluan ezarrita dago premiamenduzko probidentzia ondoko kasuetan baizik ezin izanen dela aurkatu: a) iraungipena; b) deuseztatzea, etetea edo likidazioaren arauzko jakinarazpena ez egitea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa atzeratzea; d) betearazpenerako emaniko tituluan formazko akatsa izatea. Arrazoi horiek hainbesterako tasaturik daude ezen Auzitegi Gorenak esan baitu (1989ko urtarrilaren 30eko epaiak -R. Ar. 544-, 1990eko ekainaren 25 eta 29koak -R. Ar. 4934 eta 5454-, besteak beste) zorra ordaintzeko borondatezko epea ordaindu gabe bukatzen bada, bidezko dela premiamenduzko probidentzia agintzea, eta probidentzia horren aurka ezin dela jo likidazioaren aurka aipatutakoez bestelako arrazoiekin. Premiamenduzko prozedurak helburu bakarra du Ogasun Publikoari borondatezko epean ordaindu ez diren zorrak eskuratzea, eta horiek, egintza nagusiak diren aldetik, prozeduraren behar den unean aurkatu behar dira, eta ez ordaindu ez direlako derrigorrez betearazi behar direnean.

Bigarrena.-Udalak igorritako ikusi da kasu honetan Dirubilketari buruzko Erregelamenduko 89. artikuluko 1.d) idatz-zatian jasotako kasua gertatu dela; horrenbestez, espedientean ez da jaso dagokion zehapen ebazpena interesdunari behar bezala jakinarazi zaionik, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan ezarritakoari jarraituz. Izan ere, ez dago jasota zehapena jakinarazteko bi ahaleginak, posta zerbitzuaren bitartez interesdunaren ezagutzen zen helbidean 2001eko maiatzaren 21ean eta 23an egindakoak, "ordu ezberdinetan" egin zirenik, aplikatu beharreko legearen 59.2 artikuluan in fine agindu bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako testua erabiliz, betiere).

Bestalde, zehapena ezartzeko egintza preskribituta zegoen, eta hori Administrazioaren arioz antzeman behar zen; izan ere, Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta hemen, lau zehapen espediente horiei dagokienean, aurkaturiko bahitura dilijentzia deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpenaren bidetik kobratzeko Iruñeko Udaleko Alkatetzak agindutako premiamenduzko probidentziaren aurkakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 10253/01); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 5ean emandako 1226 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5183 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alfonso Moncosí De Borbón jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik 2001eko martxoaren 2an Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko uztailaren 2ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 39520/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1226 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5183 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alfonso Moncosí De Borbón jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik 2001eko martxoaren 2an Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko uztailaren 2ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 39520/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka; haren bitartez, isun bat ezarri zitzaion interesdunari trafikoko arau- hauste bat egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua errepidearen erdian aparkatzeagatik, zuzen aparkatutako beste ibilgailu bati ateratzea eragotziz (Fuente del Hierro kalea, 27, hartara antolamendu juridikoa urratuz. Interesdunak, egoki jotzen dituen oinarriak alegatu ondoren, eta zehapena deusezta dadin eskatuz bukatzen du idazkia.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileko 81.1 artikuluak (dekretu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz aldatu zen), ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzioa salatua jakinaren gainean dagoen edozein administrazio jarduketarengatik etenen da, edo bestela haren nortasuna edo helbidea ezagutzeko edozein jarduketarengatik edo 78. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiteko edozein jarduketarengatik".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Bestalde, Bide segurtasunari buruzko Legeko 78.1 artikuluak eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduko 11.1 artikuluak ezarri dute jakinarazpenaren ondorioetarako, gidariaren eta ibilgailuko titularraren helbidetzat hartuko direla interesdunek berariaz adierazitakoak.

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesdunak, salaketa eman zitzaion unean, Zilbetiko Monastegia kaleko 3. zenbakiko 7.a helbidea eman ziola Administrazioari jakinarazpenetarako; zehapen ebazpena, ordea, itxuraz oker jokatuz, Zilbetiko Monastegia kaleko 3. zenbakiko atikoan jakinarazteko ahaleginak egin dira (interesduna ezezaguna zitzaien). Horrenbestez, jakinarazpen pertsonala egiteko ahalegin horrek ez du balio, eta ez du indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Hala, bada, horren guztiaren ondorioz, udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2000ko abenduaren 18an gertatu zelako eta egun horrexetan jakinarazi zitzaiolako arau-hausleari; preskripzioa (hasitako kasu honetan) berriz kontatzen hasi zen lehenbizi alegazioak aurkezteko partikularrari emandako 15 eguneko epearekin eta gero espedientea geldirik (interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik) egon zen hilabetean. Ez da azaltzen preskripzioa eteteko inolako jarduketarik (jakinarazpen pertsonalak egiteko ahaleginak akastunak izan ziren, adierazi den bezala, eta ediktuaren argitalpen gehigarriak ere ez du baliorik) harik eta errekurtsogileari 2001eko ekainaren 7an zehapen-ebazpenaren jakinarazpena egin arte, hau da, lege horrek ezarri dituen hiru hileak igaro ondoren. Beraz, zehapena preskribituta zegoen eta Administrazioak bere arioz antzemateko kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 3an emandako 1208 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5189 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Angel Iñigo Villamayor jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko abuztuaren 20ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 642681/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1208 zenbakiko ebazpena

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5189 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Angel Iñigo Villamayor jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko abuztuaren 20ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 642681/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko abuztuaren 20ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); zehapena ibilgailu bat oinezkoentzako pasabidea zati batean hartuz aparkatzeagatik (Leire kalea, 13) egindako trafikoko arau-haustearengatik ezarri zen, hartara antolamendu juridikoa urratu baitzen (zehapen espedientearen zenbakia: 642681/00). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-4/1999 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Administrazioak bere arioz hasten dituen prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesdunari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak bere arioz aginduta...".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gaiari dagokionez aipatu behar da Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salaren 2000ko azaroaren 15eko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenak (R. Ar. 10064). Epai hori legearen intereseko kasazio-errekurtsoa jarri zenean eman da eta horren bidez herri administrazioak trafikoaren esparruan izaten dituen zehapen-prozeduren iraungipenaren ondoreetarako kontuan hartu behar den legezko doktrina ezarri da. "(.) salaketa zehapen-prozeduraren hasiera da kasu bakarrean, hain zuzen ere salaketa jaso duen pertsona horri tokian eta unean bertan jakinarazten zaionean, eta hasiera hori geroratu egingo da gainerako kasu guztietan harik eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo bidezko Udalak bidezko erabakia gertatu arte (espedientea hasteko erabakiari buruz ari da). Dena dela, egia da, halaber, jakinarazpenaren tramitea bete ondoren eta alegazioak aurkezteko epea igarota (.) jakinarazpena jaso duen subjektuaren aurkako zehapen-espedientea hasitzat jo behar dela, ondore guztiekin, iraungipen epearen hasiera barne, eta hasiera hori ezin da geroratu Administrazioari komeni zaionean, harik eta urratzailearen benetako identitatea ezagutu arte, baldin eta ez badator jakinarazpena jaso duen pertsonarekin bat.). Aitzitik, arau-hauslea ibilgailuaren titularra delakoan haren aurka zehapen espedientea hasi ondotik (arau-haustea egileari beste inori ezin zaio egotzi, 1990eko apirilaren 2ko Testu Bateginaren 72.1 artikuluan azpimarratzen denez) arau-hauslea beste bat dela jakiten bada, guztiz onargarria da diligentziak subjektu pasibo berriaren kontra bihurtzea. Zalantzarik gabe, 1994ko otsailaren 25eko Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritako iraungipen epea, bigarren subjektu horrentzat, jarduketak beraren kontra formalki bihurtzen diren unean hasi behar da zenbatzen eta ez lehenago."

Gauzak horrela, aztergai dugun kasu zehatzean, ikusi ahal izan dugu prozedura 2000ko ekainaren 22an hasi zela (egun horretan sartu baitziren Iruñeko Udaleko Erregistroan ibilgailuaren titular den "Citroen Hispania, S.A."ren alegazioak, zeinetan goian aipatutakoa identifikatzen baitzuen arau-haustearen egile), eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina, posta zerbitzuko enplegatuak beteriko jaso-agiriaren txartelaren gordekinaz behar bezala kreditatua, 2001eko martxoaren 6an gertatu zela. Horrenbestez, ondorioztatu behar da ebazpena sei hilabeteko epea nabarmen iraganik zegoenean egin zela zehapen ebazpena jakinarazteko ahalegina. Hori dela eta, bidezkoa da espedientea iraungirik dagoela deklaratu eta jarduketak artxiba daitezen agintzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen 2001eko abuztuaren 20ko zinegotzigo beraren ebazpenaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia: 642681/00); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 5ean emandako 1239 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5194 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Alejandro Saiz Prado jaunak jarritakoa, ez ticketik ez egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 850761/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1239 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5194 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Alejandro Saiz Prado jaunak jarri du errekurtso hori, ez ticketik ez egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 850761/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); zehapena trafikoko arau-hauste batengatik jarri zen, hain zuzen ere ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzeagatik aparkatzeko alde mugatuan (MUGA), ez ticketik ez egoiliar txartel indardunik eduki gabe (García Ximénez kalea, 7), hartara antolamendu juridikoa hautsiz (zehapen espedientearen zenbakia: 850761/00). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako zehapen espedientea aztertuta, ikus daiteke zehatzeko egintza preskribituta zegoela, salaketa egin zen egunetik, 2000ko irailaren 20an, interesdunari urtarrilaren 17ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren 8/01 alearen bitartez eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean argitaratuz jakinarazi zitzaion arte, Bide segurtasunari buruzko Legean eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduan ezarritako hiru hilabeteko epea nabarmen iragan baitzen (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren); arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak bere arioz deklaratu behar zuen.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2000ko urriaren 31n eta azaroaren 4an egin zirenak interesdunaren helbidean -Miguel Astráin kalea, 6-4.a C, Iruña- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen, indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Gure ustez, halakorik ez dute; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren), eta aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso-agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:00etan eta bigarrena 11:30ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen). Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta bai berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena, orain aurkatutakoa, bai hura ekarri zuen zehapen ebazpena deusezak eta eraginik gabeak direla deklaratzea.

Bigarrena.-Aurrekoa gorabehera, zehaztu behar da, errekurtsogileak alegatutakoari dagokionez, ezin dela esan, aztergai dugun kasuan, zehapen prozedura iraungi denik. 4/1999 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Administrazioak bere arioz hasten dituen prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesdunari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak bere arioz aginduta...".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gauzak horrela, aztergai dugun kasuari berriz ekinez, ikus daiteke zehapen prozedura 2000ko irailaren 20an (egun horretan trafikoko zaindari batek, K-082 lanbide zenbakia duenak, aurkeztu zuen salaketa) hasi zela (prozedurari hasiera emateko erabakirik ez baitago, eta horixe izanik herritarrak beharrik gabe luzatzen ez den prozedura bat izatearen eskubideen aldeko interpretazio aldekoena), eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina -behar bezala kreditatua Posta Zerbitzuko langileak beteriko jaso-agiriaren txartelaren gordekinarekin- 2001eko martxoaren 6an izan zen. Horrenbestez, ondorioztatu behar da ebazpen hori sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi nahi izan zitzaiola egungo errekurtsogileari.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapena ezartzeko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 850761/00); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1191 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5245 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jorge Jover Santiago jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 35230/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1191 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5245 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jorge Jover Santiago jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 35230/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka; zehapena trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, hain zuzen ere ibilgailua errepidearen erdian aparkatzeagatik, ongi aparkaturiko beste ibilgailu bati ateratzea eragotziz (Zilbetiko Monastegia zeharkalea, 1), hartara antolamendu juridikoa hautsiz (udal espedientearen zenbakia: 35230/00). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako zehapen espedientea aztertuta, antzeman dugu zehatzeko egintza preskribituta zegoela; preskripzio epea, hasiera batean, eten egin zen salaketa errekurtsogileari jakinarazi zitzaionean, 2000ko azaroaren 6an (arau-haustea gertatu zen egun berean); berriz hasi zen kontatzen zehapen espedientea hilabetez baino gehiago geldiarazirik geratu zenean arau-hausleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik (Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluak xedatu bezala); azkenean, Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduak (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) Administrazioari ematen dioten hiru hilabeteko epea iragan zen; izan ere, interesdunak 2001eko martxoaren 27an aurkeztu zituen ebazpen proposamenaren aurkako alegazioa, bertan adieraziz egun horrexetan ediktuen bitartez izan zuela jakinarazpenaren berri.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2000ko abuztuaren 28an eta 2001eko urtarrilaren 2an egin zirenak interesdunaren helbidean -Zilbetiko Monastegia zeharkalea, 1-6.a esk., Iruña- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen, indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Gure ustez, halakorik ez dute; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren), eta aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso- agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:40an eta bigarrena 11:35ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen). Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta bai berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena, orain aurkatutakoa, bai hura ekarri zuen zehapen ebazpena deusezak eta eraginik gabeak direla deklaratzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 35230/00); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1150 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5247 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Lucía Taberna Armisén andreak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 430925/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1150 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5247 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Lucía Taberna Armisén andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 430925/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da trafikoko arau-hauste batengatik (ibilgailua behar ez bezala aparkatzea, edukinontzien ondoan, haien bilketa eragotziz edo zailduz (Antxo Nagusia, 4) -hartara antolamendu juridikoa urratu zen) isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zehapenaren aurka. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatu dadin erregutu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-4/1999 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Administrazioak bere arioz hasten dituen prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesdunari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak bere arioz aginduta...".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gaiari dagokionez aipatu behar da Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salaren 2000ko azaroaren 15eko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenak (R. Ar. 10064). Epai hori legearen intereseko kasazio-errekurtsoa jarri zenean eman da eta horren bidez herri administrazioak trafikoaren esparruan izaten dituen zehapen-prozeduren iraungipenaren ondoreetarako kontuan hartu behar den legezko doktrina ezarri da. "(.) salaketa zehapen-prozeduraren hasiera da kasu bakarrean, hain zuzen ere salaketa jaso duen pertsona horri tokian eta unean bertan jakinarazten zaionean, eta hasiera hori geroratu egingo da gainerako kasu guztietan harik eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo bidezko Udalak bidezko erabakia gertatu arte (espedientea hasteko erabakiari buruz ari da).

Gauzak horrela, aztergai dugun kasuari berriz ekinez, ikus daiteke zehapen prozedura 2000ko ekainaren 26an hasi zela (prozedurari hasiera emateko erabakirik ez baitago) eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina -behar bezala kreditatua Posta Zerbitzuko langileak beteriko jaso-agiriaren txartelaren gordekinarekin- 2001eko martxoaren 6an izan zen. Horrenbestez, ondorioztatu behar da ebazpen hori sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi nahi izan zitzaiola egungo errekurtsogileari. Hori dela eta bidezkoa da espedientea iraungirik dagoela deklaratzea eta jarduketak artxiba daitezen agintzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1192 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5248 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús Rodrigo Paniagua jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 31167/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1192 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5248 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús Rodrigo Paniagua jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 31167/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurka errekurtsogile berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); zehapena trafikoko arau-hauste bat egiteagatik ezarri zen, hain zuzen ere ibilgailua debekatutako leku batean aparkatzeagatik bira egiteko traba eginez eta ikusmira eragotziz (Erriberri eta Teobaldos kaleko 6. zenbakiaren bidegurutzean), hartara antolamendu juridikoa urratuz (zehapen espedientearen zenbakia: 31167/00). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako espedientea aztertu ondoren, ikusi da zehatzeko egintza preskribituta zegoela, preskripzio epea, hasiera batean errekurtsogileak salaketaren aurka alegazioak aurkezterakoan eten zena, hain zuzen ere 2000ko urriaren 9an (egun horrexetan sartu zen Iruñeko Udaleko erregistroan) -alegazioetan, arau-haustearen unean ibilgailuaren gidaria bera zela esaten du-, baina gero berriz hasi zen, zehapen espedientea hilabete baino epe luzeagoan geldirik egon baitzen arau-hausleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluak xedatu bezala), harik eta Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafiko arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduak ezarritako hiru hilabeteko epea (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) nahikoa eta gehiago bete zen arte, zehapena 2001eko ekainaren 8an jakinarazi baitzen (70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko iragarkien oholean argitaratuz, azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatuari jarraituz, etxean jakinarazteko ahaleginean huts egin ondoren, interesduna ez baitzegoen etxean martxoaren 6an eta 8an banaketa-orduetan, 11:25ean eta 13:00etan, hurrenez hurren); arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak berak deklaratu behar zuen.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2000ko azaroaren 14an eta 16an egin zirenak interesdunaren helbidean -Teobaldos kalea, 11-2.a barnekoa, esk. Iruña- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, otsailaren 5eko 17/05 alean, eta Iruñeko Udaleko iragarkien oholean argitaratu baino lehen (betiere, preskripzio epea berriz hasirik zegoenean, administrazio zehatzaileak ez zuelako jardun), indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Gure ustez, halakorik ez dute; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren), eta aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso-agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:00etan eta bigarrena 11:20an); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen). Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa baietsi eta aurkaturiko zehapen ebazpena deuseza dela eta eraginik ez duela deklaratzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka errekurtsogile berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren 2001eko abuztuaren 20ko ebazpenaren aurkakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 31167/00); bi ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 14an emandako 567 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5249 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Satrústegui Uncilla jaunak jarritakoa, abiadura muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 12ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 6567/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"567 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5249 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Satrústegui Uncilla jaunak jarri du errekurtso hori, abiadura muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 12ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 6567/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurka errekurtsogile berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); zehapena trafikoko arau-hauste bat egiteagatik ezarri zen, hain zuzen ere hiri bide batetik (Sanduzelai etorbidea) orduko 78 Km-ko abiaduran zirkulatzea, hartara antolamendu juridikoa urratuz (zehapen espedientearen zenbakia: 6567/01). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Udaltzaingoaren salaketa ekarri zuten egitateak goitik behera kreditaturik geratu dira espedientean zinemometroaren argazki batez, non argi azaltzen baita orain errekurtsogilea denak orduko 78 Km-ko abiaduran zihoala hiri bide batetik, non abiadura-muga orduko 50 Km-koa baita.

Neurketa hori zinemometro homologatu batez egin zen, "Multanova Radar", "6F-MR" modeloa "03-96-1332" zenbakiko ekipoa eta antena, 2001eko urtarrilaren 24ko 12:37ean. Salaketa egitatean bertan jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, baina interesdunak uko egin zion sinatzeari. Hori, hala ere, ez da oztopoa tramitea betetzat emateko. Arau-haustearen egilea zein den, betiere, kreditaturik geratu da.

Neurtzeko erabili den aparatuaren egokitasunari dagokionez, esan behar da aldian-aldian egiten den kontrol metrologikoa gainditu duela, espedientean ageri den bezala, eta hala egiaztatzen da Espainiako Metrologia Zentroak emaniko Ziurtagiriarekin.

Bigarrena.-Trafikoari, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larritzat jotzen da, besteak beste, "abiadura mugei buruz legeak ezarritakoak ez betetzea". Hori bera ezartzen du urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaz onetsitako Zirkulazio Erregelamendu Orokorrak 50. artikuluan; halako arau-hausteengatik 50.000 pezeta (180,30 euro) bitarteko isunak jartzen ahal dira, lege horretako 67.1 artikuluan aurreikusten den bezala. Zehapenaren zenbatekoa 30.000 pezetakoa (180,30 euro) da; kopuru hori egokia da dago, Auzitegi honen iritziz, ikusirik ibilgailuaren abiaduraren handia.

Bestalde, espedientea azterturik, ondoriozta daiteke legeak ezarritako formazko betekizun guztiak bete direla, eta errekurtsogileari, arau-hauslea bera izan zela jakin ondren, aukera eman zaiola bere defentsan nahi dituen alegazioak aurkezteko, Legearen 79 artikuluan ezarritakoa betetzeko.

Hirugarrena.-Errekurtsogileak alegatu du preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela. Horren aurrean, esan beharra dugu ez dugula halakorik antzeman aztertzen ari garen kasuan; izan ere, preskripzioaren arrazoia erabili ahal izateko, behin zehapen prozedura hasi ondoren eta interesdunak horren berri duelarik, prozedura hori geldiarazi beharra dago; hau da, jarduketa guztiak gelditu egin behar dira, eta ez da halakorik gertatzen behar diren prozesu-dilijentzia guztiak, ezinbestekoak direnak, egitea, ez bakarrik tramitezkoa pasuak. Kasu jakin honetan, espedientean ikusi den bezala, behin interesdunari salaketa jakinarazi ondoren, 2001eko urtarrilaren 24an (gorago azaldu bezala) eta hark BSLaren 79. artikuluak ematen dion hamabost egun balioduneko epean alegazioak aurkezteko aukera izan ondoren (epea 2001eko otsailaren 10ean bukatzen zen), Iruñeko Udala, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 58 eta 59. artikuluetan xedatuari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen) 2001eko 3ekainaren 8an jakinarazi zuen zehapen ebazpena (70. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko Udaleko ediktuen oholean argitaratuz, interesdunaren helbidean jakinarazpena egiteko bi ahalegin egin ondoren, salaketa jakinarazi zitzaionean interesdunak berak emandako helbidean -Antxo Azkarra kalea 53, Iruña-, baina ez zuen hori lortu, interesduna kanpoan baitzegoen banaketa orduetan, 2001eko martxoaren 8an eta 12an. Bada, kontuan hartuz salaketa 2001eko urtarrilaren 24an egin zela eta egun horrexetan jakinarazi zitzaiola interesdunari, salaketaren aurkako alegazioak aurkezteko epea 2001eko otsailaren 10ean bukatzen zela eta zehapen ebazpena 2001eko ekainaren 8an jakinarazi zitzaiola errekurtsogileari, ondorioztatu behar da alegazioak aurkezteko epea iraganik, zehapena interesdunaren etxean jakinarazteko ahaleginak egin ondoren epea berriz kontatzen hasi baino lehen, eta espedientea geldirik egon ondoren interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, ez dira igaro zehapenak ezartzeko Bide Segurtasunari buruzko legeak eta Trafiko arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduak ezarritako hiru hilabeteko epea (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren; artikulu horiek Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluarekin lotu behar dira. Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtsoa ezestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurka errekurtsogile berak aurkeztutako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzi beraren ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 6567/01); ebazpen horiek, biak, berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 5ean emandako 1242 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5250 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Miguel Salinas Erasun jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 1798/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1242 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5250 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Miguel Salinas Erasun jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 1798/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); zehapena 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna izan zen, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik hasitako espedientean, hain zuzen ere espaloian aparkatzeagatik (Dormitaleria kalea, 74), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, baina ez zuen aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela, ustezko arau-haustea gertatu zenetik (2001eko ekainaren 2an) salaketa argitaratu zen arte (hurrengo irailaren 27ko 117. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) nahikoa eta gehiago iragota baitzegoen Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegileko 81. artikuluak (martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz ezarritakoaren araberako testua erabiliz) Administrazioari ematen dion hiru hilabeteko epea; arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak deklaratu behar zuen bere arioz.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2000ko uztailaren 11n eta 13an egin zirenak interesdunaren helbidean -San Gregorio kalea, 34 behea, Iruña- Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baino lehen, indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Gure ustez, halakorik ez dute; izan ere, aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso-agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 13:15ean eta bigarrena 11:30ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Jakina den bezala, jakinarazpen akastunek ez dute preskripzio epea eteten, eta Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta aurkaturiko ebazpenak deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (udal espedientearen zenbakia: 1798/00); ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1151 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5253 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Eduardo Javier Ibero Albo jaunak jarritakoa, abiadura muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka(udal espedientearen zenbakia: 34115/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1151 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5253 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Eduardo Javier Ibero Albo jaunak jarri du errekurtso hori, abiadura muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 34115/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Auzitegi honetan Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka; haren bitartez, 40.000 pezetako (240,40 euro) zehapena ezarri zitzaion errekurtsogileari, trafikoko arau-hauste bat egiteagatik hasitako espedientean; arau-haustea, zehazki, orduko 89 kilometroko abiaduran hiri bide batetik zirkulatzea (Armadaren etorbidea eta General Chinchilla kalea) izan zen, hartara antolamendu juridikoa urratu baitzen. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, baina ez zuen aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako zehapen espedientea aztertu ondoren, ikusi da zehatzeko egintza preskribituta zegoela, preskripzio epea, hasiera batean salaketaren jakinarazpenak etenarazitakoa (agintaritzaren agentearen salaketa, arau-haustea gertatu zen egunean bertan -2000ko urriaren 21ean- egin zena), berriz ere kontatzen hasi baitzen interesdunak azaroaren 11n alegazioen idazkia aurkeztu eta espedientea hilabetez baino gehiago geldirik geratu ondoren arau-hausleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluan eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduko 18.1 artikuluan (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatu bezala, harik eta Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegileko 81. artikuluak (martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz ezarritakoaren araberako testua erabiliz) Administrazioari ematen dion hiru hilabeteko epea; arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak deklaratu behar zuen bere arioz.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2000ko abenduaren 29an eta urtarrilaren 2an egin zirenak interesdunaren azken helbide ezagunean -Antxo Azkarra kalea, 38-5.a A, Iruña- martxoaren 31ko 9. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen (betiere, preskripzio epea jada berriz hasita zegoenean, Administrazioak ez zuelako jardun), indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Halakorik ez dute; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren), eta aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso-agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ordu berean egin ziren (biak 12:30ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Jakina den bezala, jakinarazpen akastunek ez dute preskripzio epea eteten, eta Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta aurkaturiko ebazpenak deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, abiadura muga gainditzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko apirilaren 6an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko irailaren 4ko ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (udal espedientearen zenbakia: 34115/00); ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 5ean emandako 1244 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5254 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jesús De Miguel Malón jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 27575/00). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1244 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5254 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jesús De Miguel Malón jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 27575/00).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapen ebazpenaren aurka; haren bitartez, isun bat ezarri zitzaion errekurtsogileari trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere ibilgailua behar ez bezala aparkatzea bidegurutze batean (Paulino Caballero eta Amaiurko Gaztelua kaleak), hartara antolamendu juridikoa urratu baitzen. Interesdunak, egoki jotzen dituen oinarriak alegatu ondoren, eta zehapena deusezta dadin eskatuz bukatzen du idazkia.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileko 81.1 artikuluak (dekretu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz aldatu zen), ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzioa salatua jakinaren gainean dagoen edozein administrazio jarduketarengatik etenen da, edo bestela haren nortasuna edo helbidea ezagutzeko edozein jarduketarengatik edo 78. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiteko edozein jarduketarengatik".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau-hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Toki entitateak igorritako espedientea aztertuta, esan daiteke salatutako egitatea, salaketa-orrian jaso den bezala, 2000ko irailaren 13an gertatu zela, eta salaketa hori egun berean jakinarazi ziola arau-hausleari; arau-hausleak 2000ko irailaren 28an alegazioak aurkeztu zituen. Horrenbestez, une horretatik aurrera espedientea hilabetez baino gehiago geldirik egon behar du interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik preskripzio epea berriz kontatzen hasteko (baldin eta berriz hasten bada); hasiera hori urte bereko urriaren 28an hasi zen. Ebazpen proposamena pertsonalki jakinarazteko emaitzarik gabeko ahaleginek, 2000ko azaroaren 14an eta 16an egindakoek, ez dute preskripzio epea eteten, bost minutuko aldeaz baizik ez baitziren egin, hartara Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 59.2 artikulua hautsiz, honela ezartzen baitu: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan". Horrenbestez, jakinarazteko ahaleginak ez daude balio izateko moduan eginda, eta ez dute preskripzioa epea eteteko behar adina indar; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren). Arrazoi horrengatik preskripzioa ez zen eten harik eta arau-haustearen aldeak 2001eko otsailaren 22an ebazpen proposamenaren aurkako alegazioak aurkeztu zituen arte. Hartara, bide segurtasunari buruzko arau-hausteetarako ezarritako hiru hilabeteko epetik 116 egun kontsumitu ziren, eta berriz ere antzeman ahal izan zen zehapen ebazpena pertsonalki jakinarazteko ahalegin emaitzarik gabeetan, 2001eko martxoaren 6an eta 8an, Administrazioak ebazpen proposamenean antzemandako akats bera egin duela. Hori dela eta, aurretik azaldutako arrazoi horiexengatik, emaitzarik gabeko ahalegin horiek ez zuten preskripzioa eten (ezta ediktu bidezko argitalpen osagarriak ere). Aurreko guztiaren ondorioz, 2001eko otsailaren 22tik hilabete iragan ondoren, preskripzio epea berriz hasi zen kontatzen, hain zuzen ere 2001eko martxoaren 22tik aurrera. Hartara, berriz ere preskripzio epetik 108 egun kontsumitu ziren errekurtsogileak 2001eko uztailaren 9ko zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu zuen arte. Epe hori aurretik seinalatutako 116 egunei gehitu behar zaizkie.

Bada, kontuan hartuta Administrazioaren jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legean eta Erregelamenduan (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epea eteteko eta berriz kontatzen hasteko egungo araudia, honako ondorioa atera behar dugu: zehapen prozeduraren tramitazioan arau-haustearen preskripzioa gertatu denez, eta hura Administrazioak bere arioz antzeman behar zuenez, bidezkoa da errekurtsogileak eskatu duenari baiezkoa eman eta gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpenaren aurkakoa; ebazpen horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 22an emandako 700 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 01-5257 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Javier Echavarri Prieto jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 243/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"700 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-5257 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Javier Echavarri Prieto jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko martxoaren 2an emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 243/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-) emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren 2001eko abuztuaren 20an emandako zehapenaren aurka; haren bitartez, 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri zitzaion errekurtsogileari trafikoko arau-hauste bat egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailu bat MUGAn (Kale Berria, 123) aparkatzeagatik egoiliar txartel indardunik eduki gabe, hartara antolamendu juridikoa urratuz. Interesdunak, egoki jotzen dituen oinarriak alegatu ondoren, eta zehapena deusezta dadin eskatuz bukatzen du idazkia.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileko 81.1 artikuluak (dekretu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz aldatu zen), ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzioa salatua jakinaren gainean dagoen edozein administrazio jarduketarengatik etenen da, edo bestela haren nortasuna edo helbidea ezagutzeko edozein jarduketarengatik edo 78. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiteko edozein jarduketarengatik".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau- hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Ondore horretarako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesdunari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen- ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak ordu-alderik gabe egin direla (biak 12:00etan, 2001eko martxoaren 7an eta 9an, hurrenez hurren), eta, ondorioz, ez da bete Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, ez daude era baliagarrian eginda eta ez dute indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Hala, bada, horren guztiaren ondorioz, udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2001eko urtarrilaren 5ean gertatu zelako, eta egun horretan jakinarazi zitzaion interesdunari (ibilgailuen gordetegian); kasu honetan, preskripzioa berriz ere kontatzen hasi da behin partikularrari alegazioak aurkezteko ematen zaion 15 eguneko epea iraganik, lehenbizi, et espedientea hilabetez geldirik egotea interesdunari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, bigarrenik (zehapena pertsonalki jakinarazteko ahaleginak akastunak baitira, adierazi bezala), harik eta zehapen ebazpena 2001eko ekainaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen arte, hau da, aipatu legean aurreikusitako hiru hilabeteak iraganik. Beraz, zehapena preskribituta zegoen eta Administrazioak bere arioz antzemateko kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurkako berraztertzeko errekurtsoa ezetsi zuen zinegotzigo beraren emandako zehapenaren aurka; bi egintza horiek deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 22an emandako 1115 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0046 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Carlos Bergasa Mendive jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 25ean emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 31028/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1115 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0046 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos Bergasa Mendive jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 25ean emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 31028/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna ezarri zen trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere ibilgailu bat oinezkoentzako eremu batean (Obispo Irurita plaza) aparkatzeagatik, hartara trafikoko arauak urratuz. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Udaltzaingoaren salaketa eragin zuten gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motoredun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak, kontrako frogarik ez dagoenean, sinesgarriak dira. Ikusirik salaketa egin zuen funtzionarioak frogarako elementu anitz aurkeztu duela (egitateak, tokia, eguna, ordua, ibilgailuaren matrikula, marka, modeloa eta kolorea, hautsitako araua...), eta ikusirik interesdunak ez duela alegaziorik aurkeztu behar zen fasean (bere ustezko errugabetasuna bukatu da horrela, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 74/1985 epaiak aurreikusten duen bezala) eta ez duela ezertan aldatu oraingoan, errekurtsoaren aldian, egiazkotasunerako proposaturiko froga, argi dago arau-haustea zehapen espedientean agertzen den bezala gertatu zela.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, arau-hauste larria da"...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea". Horri buruz, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluak gelditzeak edo aparkatzeak zirkulaziorako eragozpen larria edo arriskua ekar dezaketen kasuen zerrenda dakar.Kasu honetan, Udalak ez du kreditatu arau-haustea kasu horietako batean sailkatu daitekeenik, ez eta erregelamendu bereko 94. artikuluan arau- hauste larritzat jotakoen artean ere, ez baitago espedientean inongo azalpenik egindako arau-haustearen larritasuna justifikatzen duenik. Ohartarazi behar da zehapen arloan arauak hertsiki interpretatu behar direla, eta ezin dela analogia erabili. Kasu bakoitza, beti, arauetan aurreikusitako kasuetan sailkatu behar da. Horrenbestez, arau-hauste arintzat sailkatu behar da, Legearen 65.3 artikuluan xedatuari jarraituz; hori dela eta, Auzitegi honek hau bezalako kasuetan duen irizpidea erabiliz, isuna 10.000 pezetara (60,10 euro) jaitsi behar da, 67.1 artikuluan eta ondokoetan aurreikusitako graduazioari jarraituz. Bestalde, espedientea aztertu ondoren esan daiteke legeak eskatzen dituen betekizun formal guztiak bete direla, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsaren aldeko alegazioak aurkezteko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez; izan ere, salaketa pertsonalki eman zitzaion arau-hausleari 2001eko irailaren 3an, arau-haustearen egunean. Arau-hausleak uko egin zion hura sinatzeari, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko.

Hirugarrena.-Azkenik, antzeman ahal izan dugu partikularrak arau-haustearen preskripzioa alegatu duela, Bide Segurtasunari buruzko Legeko 81.1 artikuluan aurreikusitakoa. Horri dagokionez, Bide Segurtasunari buruzko Legeko 81.1 artikuluak ondokoa dio: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo, 78. artikuluan ezarritakoari jarraituz".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau- hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Bestalde, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 78.1 artikulua aplikatuta, jakinarazpenen ondorioetarako, gidariaren eta ibilgailuaren titularraren helbidea izanen dela haiek adierazi dutena eta, halakorik ez badago, gidari eta arau-hausleen erregistroetan eta ibilgailuen erregistroan, hurrenez hurren, ageri direnak. Bai ibilgailuen jabeek bai gidatzeko baimenen jabeek ere, helbidea aldatzen badute, jakinarazi beharra daukate.

Bai ibilgailuen titularrek bai gidatzeko baimenetako titularrek derrigorrez jakinarazi behar dituzte helbide-aldaketak.

2. Egintzan bertan eskuratzen ez diren salaketen jakinarazpenak eta zehapen prozedurak ekar ditzakeen gainerako jakinarazpenak artikulu honetako aurreko idatz-zatian adierazitako helbidera igorriko dira, eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean aurreikusitako araubidea eta betekizunak beteko ditu".

Manu horietan xedatutakoa ikusirik, eta alderdi errekurtsogileak arau-haustearen preskripzioaren institutu juridikoa gertatu dela alegatu duenez gero, horri erantzunez esan behar dugu salaketa 2001eko irailaren 3an egin zela eta egun horrexetan jakinarazi zitzaiola interesdunari, eta errekurtsogileari aukera eman zaiola bere defentsarako alegazioak egiteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez, 15 egun balioduneko epearekin, eta ez zuen horrelakorik aurkeztu (epe hori 2001eko irailaren 20an bukatzen zen). Une horretatik aurrera espedienteak geldirik egin behar du hilabetez interesdunari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik preskripzioaren epea berriz has dadin (kasua bada); beraz, hori 2001eko urriaren 20an hasi zen. Zehapen-ebazpenaren aurkako gora jotzeko errekurtso hau 2002ko urtarrilaren 3an aurkeztu zen.

Bada, kontuan hartuta Administrazioaren jarduketak eta Bide Segurtasunari buruzko Legean eta Erregelamenduan (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) ezarritako hiru hilabeteko preskripzio epea eteteko eta berriz kontatzen hasteko egungo araudia, honako ondorioa atera behar dugu: zehapen prozeduraren tramitazioan arau-haustearen preskripzioa gertatu denez, eta hura Administrazioak bere arioz antzeman behar zuenez, bidezkoa da errekurtsogileak eskatu duenari baiezkoa eman eta gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Aurreko guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Bidezkoa dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoaren zati bat baiestea; errekurtsoa trafikoko arau-hauste larri batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztu zen; ebazpen horren zati bat deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, eta hori dela eta isunaren zenbatekoa 10.000 pezetakoa (60,10 euro) izanen da, arau-hauste arin bat egiteagatik.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 15ean emandako 610 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0048 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Joseba Mirena Payo Blanco jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 1962/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"610 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0048 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Joseba Mirena Payo Blanco jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 1962/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Joseba Mirena Payo Blanco jaunak, 2002ko urtarrilaren 3an aurkeztutako idazkiaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 1962/01); zehapena egoiliar txartel indardunik eduki gabe aparkatzeagatik ezarri zen.

2. Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako probidentziaren bitartez (hurrengo urtarrilaren 10ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 1ean jaso zuen txosten hori; hartan, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20 artikuluko 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu Joseba Mirena Payo Blanco jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (udal espedientearen zenbakia: 1962/01); egintza hori ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 10ean emandako 1311 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0049 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Glicerio Zuazola Uriarte jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 931126/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1311 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamarrean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0049 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Glicerio Zuazola Uriarte jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 931126/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri zen trafikoko arau-hauste arin bate egiteagatik hasitako zehapen espedientean; arau-haustea aparkaldi mugatuko eremu batean aparkatzea izan zen (Imaz Anaiak kalea, 9), behar zen ticketa, edo, kasua bazen, zegokion sektoreko egoiliar txartel indardunik eduki gabe, hartara antolamendu juridikoa urratuz (zehapen espedientearen zenbakia: 931126/01). Errekurtsogileak bere ustez egokia dena alegatu eta bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak behar den espedientea igorri zuen, bere jarduketa kreditatzeko aurrekariekin batera, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela, ustezko arau-haustea gertatu zenetik (2001eko martxoaren 31n) salaketa argitaratu zen arte (hurrengo abuztuaren 31ko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) nahikoa eta gehiago iragota baitzegoen Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegileko 81. artikuluak (martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz ezarritakoaren araberako testua erabiliz) Administrazioari ematen dion hiru hilabeteko epea; arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak deklaratu behar zuen bere arioz.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2001eko maiatzaren 21ean eta 25ean egin zirenak interesdunaren helbidean -Torralba del Río kalea, 3- 3.a C, Iruña- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen, indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Halakorik ez dute; izan ere, aipatu ahaleginak, espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:20an eta bigarrena 11:45ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Jakina den bezala, jakinarazpen akastunek ez dute preskripzio epea eteten, eta Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta aurkaturiko ebazpena deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 931126/01); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 22an emandako 1116 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0050 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro María Aguirre Fernández jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 26307/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1116 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0050 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro María Aguirre Fernández jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 26307/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, zehapen bat ezarri zen trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere ibilgailu bat behar ez bezala aparkatzeagatik eremu urdinean, egoiliar txartel indardunik eduki gabe (Santo Domingoko baratzetako aparkalekuan). Errekurtsogilearen aldeak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu eta ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileko 81.1 artikuluak (dekretu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz aldatu zen), ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzioa salatua jakinaren gainean dagoen edozein administrazio jarduketarengatik etenen da, edo bestela haren nortasuna edo helbidea ezagutzeko edozein jarduketarengatik edo 78. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiteko edozein jarduketarengatik".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau- hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau- haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Ondore horretarako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesdunari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak 30 minutuko aldearekin baino ez direla egin (lehenengoa 2001eko irailaren 27ko 9:00etan, eta bigarrena hilabete bereko 28ko 8:30etan), eta, ondorioz, ez da bete Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, ez daude era baliagarrian eginda eta ez dute indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Hala, bada, horren guztiaren ondorioz, udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2001eko ekainaren 28an gertatu eta egun horrexetan jakinarazi zitzaiolako interesdunari; ez da azaltzen preskripzioa eteteko inolako jarduketarik (jakinarazpen pertsonalak egiteko ahaleginak akastunak izan ziren, adierazi den bezala) harik eta errekurtsogileak 2002ko urtarrilaren 3an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen arte, hau da, lege horrek ezarri dituen hiru hileak igaro ondoren. Beraz, zehapena preskribituta zegoen eta Administrazioak bere arioz antzemateko kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoaren arloko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa;; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 15ean emandako 611 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0051 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Imanol Aguirre Arriaga jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 8666/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"611 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0051 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Imanol Aguirre Arriaga jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 8666/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Imanol Aguirre Arriaga jaunak, 2002ko urtarrilaren 3an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 8666/01); zehapena egoiliar txartel indardunik eduki gabe aparkatzeagatik ezarri zen.

2. Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako probidentziaren bitartez (hurrengo urtarrilaren 10ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 1ean jaso zuen txosten hori; hartan, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20 artikuluko 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu Imanol Aguirre Arriaga jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (udal espedientearen zenbakia: 8666/01); egintza hori ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 15ean emandako 612 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0052 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Juan Alberto Arechalde Aguirre jaunak jarritakoa, sakelako telefonoak edo antzeko komunikazio bitartekoak erabiliz gidatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 5986/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"612 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0052 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Juan Alberto Arechalde Aguirre jaunak jarri du errekurtso hori, sakelako telefonoak edo antzeko komunikazio bitartekoak erabiliz gidatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 5986/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Juan Alberto Arechalde Aguirre jaunak, 2002ko urtarrilaren 3an aurkeztutako idatziaren bitartez, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an emandako zehapen ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 5986/01); zehapena sakelako telefonoak edo antzeko komunikazio tresnak erabiliz gidatzeagatik ezarri zen.

2. Auzitegi honek 2002ko urtarrilaren 9an emandako probidentziaren bitartez (hurrengo urtarrilaren 10ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 1ean jaso zuen txosten hori; hartan, errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko prest zegoela, eta errekurtsoa sorrarazi zuen egintzaren aurrean mantendutako irizpidea aldatzeko izan zituen arrazoiak zehaztu zituen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenbizikoa.-Aipatu Erregelamenduko 20. artikuluari jarraituz, errekurritu diren ebazpenak edo akordioak egin dituzten agintariek edo udalbatzek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute, eta txosten batez adierazi ahal izanen dute prest daudela errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko; betiere, irizpidea aldatzeko izan dituzten arrazoiak zehaztu beharko dituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi duenez prest dagoela errekurtso honetatik ondoriozta daitezkeen asmoak betetzeko, eta kasu honetan aipatu Erregelamenduko 20 artikuluko 2 idatz-zatiko a), b) eta c) letretan prozedurarekin aurrera jarraitzeko aurreikusten diren kasuak gertatzen ez direnez, bidezkoa da ebazpena ematea errekurtsogileak dituen asmoekin bat.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi behar dugu eta baietsi dugu Juan Alberto Arechalde Aguirre jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen zehapen-ebazpenaren aurkakoa (udal espedientearen zenbakia: 5986/01); egintza hori ezetsi behar dugu eta ezetsi dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1157 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0053 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Francisco Duarte Hueso jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 25529/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1157 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0053 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Francisco Duarte Hueso jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 25529/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, isun bat ezarri zen trafikoko arau-hauste batengatik, hain zuzen ere gelditzea debekaturik zegoen leku batean ibilgailua behar ez bezala aparkatzeagatik (Cuesta de la Reina, kluba), hartara antolamendu juridikoa urratuz (zehapen espedientearen zenbakia: 25529/01). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako zehapen espedientea aztertu ondoren, antzeman dugu zehatzeko egintza preskribiturik zegoela, preskripzio epea, salaketaren jakinarazpena hasiera batean etenarazitakoa (hain zuzen ere salaketaren egun berean, hau da 2001eko uztailaren 14an, egin zuen 307. lanbide zenbakia zuen agenteak, udal gordailuaren arduradunak, jabeak hura hartzera joan zenean, garabiak hara eraman baitzuen ibilgailua), berriz ere hasi zen kontatzen (haren aurkako alegazioak aurkezteko epea iragan ondoren, 2001eko abuztuaren 2an), zehapen espedientea hilabetez baino gehiago geldirik egon baitzen arau-hausleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik (Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluak xedatu bezala), Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduak (81.1 eta 18.1 artikuluak, hurrenez hurren) Administrazioari zehatzeko emandako epea nahikoa eta gehiago bete arte, salaketa 2001eko abenduaren 14an jakinarazi baitzen (151. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa eta Lesakako Udaleko iragarkien oholeko iragarkia). Arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak bere arioz deklaratu behar zuen.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2001eko irailaren 27an eta urriaren 1ean egin zirenak interesdunaren helbidean -Bitria kalea, 69-5.a esk., Lesaka (Nafarroa)- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen (betiere, preskripzio epea berriz ere hasirik zegoen, Administrazio zehatzaileak ez zuelako jardun), indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Gure ustez, halakorik ez dute; izan ere, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren), eta aipatu ahaleginak, Posta Zerbitzuko enplegatuak behar bezala betetako jaso- agiriaren gordekinaren bitartez espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 01:00etan eta bigarrena ez dago jasota); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka. Horrenbestez, bidezkoa da errekurtsoa baiestea eta aurkaturiko zehapen ebazpena deuseza dela eta eraginik ez duela deklaratzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapen espedientearen zenbakia: 25529/01); ebazpen hori deuseztatu behar dugu eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 2an emandako 1195 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0054 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro Alonso Lorente jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 13182/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1195 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0054 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro Alonso Lorente jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 13182/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Auzitegi honetan Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna jarri zen trafikoko arau-hauste batengatik hasitako zehapen espedientearen barruan, hain zuzen ere ibilgailua espaloian aparkatzeagatik (Antxo Azkarra etorbidea, 24), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak alegatu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak jasotzen dituen espedientea igorri zuen, eta harekin batera aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Toki entitateak igorritako espedientea azterturik, ikusi da zehatzeko egintza preskribiturik zegoela, preskripzio epea, hasiera batean interesdunak alegazioen idazkia aurkeztuta eten zena (2001eko apirilaren 4an) berriz kontatzen hasi baitzen espedientea hilabetez baino gehiago geldirik geratu ondoren arau-hausleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluan eta Trafikoaren arloko zehapen prozedurari buruzko Erregelamenduko 18.1 artikuluan (otsailaren 25eko 320/1994 E.D.) xedatu bezala, harik eta Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegileko 81. artikuluak (martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz ezarritakoaren araberako testua erabiliz) Administrazioari ematen dion hiru hilabeteko epea; arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak deklaratu behar zuen bere arioz.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2001eko maiatzaren 17an eta 21ean egin zirenak interesdunaren helbidean -Julián Gayarre kalea, 2, Iruña- uztailaren 30eko 92. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen (betiere, preskripzio epea berriz hasirik zegoen, Administrazio zehatzaileak ez zuelako jardun), indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Halakorik ez dute; izan ere, aipatu ahaleginak ia ordu berean egin ziren; hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Jakina den bezala, jakinarazpen akastunek ez dute preskripzio epea eteten, eta Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta aurkaturiko ebazpena deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 13182/01); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 27an emandako 761 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0055 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Miguel Hugo Indabe Galar jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 774787/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"761 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0055 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Miguel Hugo Indabe Galar jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 774787/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna ezarri zen trafikoko arau-hauste larri bat egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailu bat zamaketa lanetarako eremu batean aparkatzeagatik horretarako ezarritako ordutegian, jarduera horretan ari ez zela (Aralar kalea, 50), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Interesdunak bere ustez egokia dena alegatu eta, aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, ebazpena deuseztatzeko erregutu zuen.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta harekin batera aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena ere eman zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko epaia -R.Ar. 3935-).

Udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela, ustezko arau-haustea gertatu zenetik (2001eko martxoaren 28an) salaketa argitaratu zen arte (hurrengo abuztuaren 1eko 93. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean) nahikoa eta gehiago iragota baitzegoen Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Errege Dekretu Legegileko 81. artikuluak (martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz ezarritakoaren araberako testua erabiliz) Administrazioari ematen dion hiru hilabeteko epea; arau-haustearen preskripzioa, betiere, Administrazioak deklaratu behar zuen bere arioz.

Zalantzan jar daiteke salaketa jakinarazteko emaitzarik eman ez zuten bi ahaleginak, Posta Zerbitzuaren bitartez 2001eko maiatzaren 21ean eta 23an egin zirenak interesdunaren helbidean -Cipriano Olaso kalea, 10-1.a D, Iruña- Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu baino lehen, indarrik ote duten preskripzio epea eteteko. Halakorik ez dute; izan ere, aipatu ahaleginak, espedientean ageri den moduan, ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:55ean eta bigarrena 12:10ean); hau da, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.2 artikuluan ("ordu ezberdinetan") ezarritakoaren aurka (lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen).

Jakina den bezala, jakinarazpen akastunek ez dute preskripzio epea eteten, eta Jurisprudentziak behin eta berriz esan duen bezala, "ezin zaizkie preskripzioaren etete-ondorioak eman formazko akatsak dauzkaten edo eraginik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (guztiengatik, 1996ko urriaren 16ko Auzitegi Gorenaren epaia -R.Ar. 7277-). Bidezkoa da, horrenbestez, errekurtso hau baiestea eta aurkaturiko ebazpena deuseztatzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 774787/01); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko martxoaren 1ean emandako 803 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0056 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Jon Joseba Casis Vélaz jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 11892/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"803 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0056 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Jon Joseba Casis Vélaz jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 11892/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez isun bat ezarri zen ibilgailu bat zamaketa lanetarako eremu batean aparkatzeagatik horretarako ezarritako ordutegian, jarduera horretan ari ez zela (Paulino Caballero kalea, 28), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-4/1999 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Administrazioak bere arioz hasten dituen prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesdunari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak bere arioz aginduta...".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gaiari dagokionez aipatu behar da Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salaren 2000ko azaroaren 15eko Epaiaren zuzenbideko oinarrietatik laugarrenak (R. Ar. 10064). Epai hori legearen intereseko kasazio-errekurtsoa jarri zenean eman da eta horren bidez herri administrazioak trafikoaren esparruan izaten dituen zehapen-prozeduren iraungipenaren ondoreetarako kontuan hartu behar den legezko doktrina ezarri da. "(.) salaketa zehapen-prozeduraren hasiera da kasu bakarrean, hain zuzen ere salaketa jaso duen pertsona horri tokian eta unean bertan jakinarazten zaionean, eta hasiera hori geroratu egingo da gainerako kasu guztietan harik eta Trafikoko Zuzendaritza Nagusiak edo bidezko Udalak bidezko erabakia gertatu arte (espedientea hasteko erabakiari buruz ari da).

Gauzak horrela, aztergai dugun kasuari berriz ekinez, ikus daiteke zehapen prozedura 2000ko martxoaren 21ean hasi zela (prozedurari hasiera emateko erabakirik ez baitago), eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina -behar bezala kreditatua Posta Zerbitzuko langileak beteriko jaso-agiriaren txartelaren gordekinarekin- 2001eko irailaren 27an izan zela. Horrenbestez, ondorioztatu behar da ebazpen hori sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi nahi izan zitzaiola egungo errekurtsogileari. Hori dela eta, bidezkoa da espedientea iraungirik dagoela deklaratzea eta jarduketak artxiba daitezen agintzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 27an emandako 762 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0057 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, Pedro Lumbreras Martínez jaunak jarritakoa, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 10991/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"762 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0057 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Pedro Lumbreras Martínez jaunak jarri du errekurtso hori, egoiliar txartel indardunik eduki gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 10991/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, isun bat jarri zen trafikoko arau-hauste bat egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailua aparkaldi mugatuko (MUGA) eremu batean aparkatzeagatik egoiliar txartel indardunik eduki gabe (San Anton kalea eta Takonera), hartara antolamendu juridikoa urratuz (zehapen espedientearen zenbakia: 10991/01). Interesdunak bere ustez aplikatzekoak diren oinarriak alegatu ditu eta, bukatzeko, ebazpena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri zuen, eta aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-4/1999 Legeak, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazi duenak, 44.2 artikuluan ondokoa xedatzen du: "Administrazioak bere arioz hasten dituen prozeduretan, Administrazioak ebazpena emateko eta jakinarazteko daukan epean berariazko ebazpenik ematen ez duen kasuetan, Administrazioak gerora prozedura ebatzi egin beharko du hala ere, eta ondorio hauek sortuko dira: 2. Prozeduran Administrazioak zehatzeko ahalmena edo, oro har, esku hartzeko ahalmena erabiltzen badu, hau da, interesdunari zigor edo kargaren bat ekar diezaioketen prozeduretan, iraungipena gertatuko da...". Lege-manu horren ildo beretik, otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretuak, trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide segurtasunaren arloan zehapenak ezartzeko prozedurari buruzko Erregelamendua onetsi zuenak, 16. artikuluan (otsailaren 4ko 137/2000 Errege Dekretuaren bidez aldatu eta 4/1999 Legeari egokitutako testuan) hauxe ezartzen du: "Prozedura hasi eta handik sei hilabetera ebazpena jakinarazi gabe badago, prozedura iraungi eginen da eta jarduketak artxibatu eginen dira, edozein interesatuk hala eskatuz gero, edo ebazteko eskumena duen organoak berak bere arioz aginduta...".

Hori guztia esan ondoren komeni da gogora ekartzea ezen, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 58.4 artikuluaren arabera, prozeduren gehieneko iraunaldia (trafikoaren arloko prozeduretan sei hilabetekoa, gorago adierazi bezala) bukatu baino lehen ebazpena jakinarazteko betebeharra betetzat emateko aski dela jakinarazpen saioa egin eta behar bezala egiaztatzea.

Gauzak horrela, aztergai dugun kasuari berriz ekinez, ikus daiteke zehapen prozedura 2000ko martxoaren 23an (egun horretan trafikoko zaindari batek, 46 lanbide zenbakia duenak, aurkeztu zuen salaketa) hasi zela (prozedurari hasiera emateko erabakirik ez baitago, eta horixe izanik herritarrak beharrik gabe luzatzen ez den prozedura bat izatearen eskubideen aldeko interpretazio aldekoena), eta zehapen ebazpena jakinarazteko lehen ahalegina -behar bezala kreditatua Posta Zerbitzuko langileak beteriko jaso-agiriaren txartelaren gordekinarekin- 2001eko irailaren 28an izan zen. Horrenbestez, ondorioztatu behar da ebazpen hori sei hilabeteko epearen barruan jakinarazi nahi izan zitzaiola egungo errekurtsogileari. Hori dela eta, bidezkoa da espedientea iraungirik dagoela deklaratzea eta jarduketak artxiba daitezen agintzea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik zehapen bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka aurkeztutakoa (zehapen espedientearen zenbakia: 10991/01); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1328 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0059 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José María De Luis Beorlegui jaunak jarritakoa, ticketan adierazitako denbora muga gaindituz aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 492340/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1328 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0059 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José María De Luis Beorlegui jaunak jarri du errekurtso hori, ticketan adierazitako denbora muga gaindituz aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 492340/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, isun bat ezarri zen trafikoko arau-hauste bat egiteagatik, hain zuzen ere ibilgailu bat eremu urdinean aparkatzeagatik ticketarekin ordaindutako denbora gaindituz (Gaztelu Plaza, 21), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Interesdunak, egoki jotzen dituen oinarriak alegatu ondoren, eta zehapena deusezta dadin eskatuz bukatzen du idazkia.

2. Iruñeko Udalak espedientea igorri zuen Auzitegi honetara, bere jarduketa kreditatzeko dokumentazioa erantsita.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoa, jakina den bezala, segurtasun juridikoaren printzipio konstituzionalean du bere izateko arrazoia eta justifikazioa, eta zigortutako ustezko arau-hauslearen onerako erabiltzen da, kasua bada, zehapena ezarri duen Administrazioak egintza eza, axolagabekeria edo utzikeria gertatu badira.

Trafikoari, Motordun Ibilgailuen Zirkulazioari eta Bide Segurtasunari buruzko 1990eko martxoaren 2ko Legearen testu artikuluduna onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegileko 81.1 artikuluak (dekretu hori martxoaren 24ko 5/1997 Legeaz aldatu zen), ondokoa ezarri zuen: "Arau-hausteak zehatzeko egintzek hiru hilabeteko epean preskribituko dute, egitateak gertatu diren egunetik kontatzen hasita. Preskripzioa salatua jakinaren gainean dagoen edozein administrazio jarduketarengatik etenen da, edo bestela haren nortasuna edo helbidea ezagutzeko edozein jarduketarengatik edo 78. artikuluan ezarritakoaren arabera jakinarazpena egiteko edozein jarduketarengatik".

Bestalde, trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduaren 18.1 artikuluaren oraingo testuak honela dio: "Arau- hausleak zehatzeko ekintza hiru hilabeteren buruan preskribitzen da, arau-haustea egiten den egunetik aurrera zenbatuta. Zehapen-prozedura hasi baino lehen, eta hura burutu bitartean, arau-haustea preskribitu ote den begiratuko da, eta, hala bada, prozedura hastea edo segitzea ez dela bidezkoa erabakiko da.

Beste alde batetik, preskripzio-epea eten egiten da Administrazioak edozein jarduketa egiten duenean, salatua horren jakinean dagoela; edo salatuaren identitatea eta helbidea jakiteko jarduketaren bat egiten duenean bere bulegoetatik kanpo. Halaber, epea eten egiten da Erregelamendu honen 11. artikuluan adierazitako moduan jakinarazpena egiten denean.

Preskripzio-epea berriro hasiko da aurrera egiten prozedurak hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu salatuari ezin egotzi zaizkion arrazoiengatik".

Ondore horretarako, Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 59.2. artikuluan ondokoa ezarri da: "Baldin eta ezin badu inork jakinarazpena jaso, inguruabar hori islatuko da espedientean eta, horrekin batera, jakinarazpenaren ahalegina egin den eguna eta ordua. Ahalegin hori beste behin errepikatuko da, beste ordu baten, hurrengo hiru egunen barruan".

Udalak Auzitegi honi igorri dion dokumentazioan ikusten ahal da interesdunari berari ordezko ediktuaren argitalpena egin aurretik zehapen-ebazpena jakinarazteko zuzenean egin diren arrakastarik gabeko bi ahaleginak 10 minutuko aldearekin baino ez direla egin (lehenengoa 2001eko irailaren 27ko 12:45etan, eta bigarrena urte bereko urriaren 1ean, 12:55etan), eta, ondorioz, ez da bete Administrazio Prozedura Erkidea arautzen duen Legearen 59.2. artikulu horretan ezarri dena eta, ondorioz, ez daude era baliagarrian eginda eta ez dute indarrik manuzko epe hori eteteko, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren).

Udal erakundeak igorri digun espedientea aztertu ondoren ikusten ahal da arau-haustea zigortzeko zehapena preskribituta zegoela Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta trafikoaren arloko zehapen-prozedurari buruzko Erregelamenduak 81.1 artikuluan eta Erregelamenduaren 18.1 artikuluan, hurrenez hurren, ezarritakoaren arabera, salatu den gertaera hori, salaketaren orrian esaten denaren arabera, 2001eko apirilaren 14an gertatu zelako, eta salaketa hori modu osagarrian 2001eko abuztuaren 1eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (bai eta zegokion udaleko ediktuen oholean ere). Ez dago jasota preskripzioa etenarazteko jarduketarik egin zenik (zehapena pertsonalki jakinarazteko ahaleginak akastunak baitira, adierazi bezala, eta ediktuen argitalpen osagarriak ere ez duelako balio), eta harik eta gora jotzeko errekurtso hau 2002ko urtarrilaren 2an aurkeztu arte, hau da, aipatu legean aurreikusitako hiru hilabeteak iraganik. Beraz, zehapena preskribituta zegoen eta Administrazioak bere arioz antzemateko kontua zen eta, ondorioz, bidezkoa da honako gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik isun bat ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Auzitegi honek 2002ko otsailaren 27an emandako 763 zenbakiko ebazpena errekurtsogileari jakinaraztea Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1. eta 2. artikuluan ezarri den bezala. Beraz, ediktu honen bidez betetzen da lege horrek 59.4. artikuluan agintzen duena; ebazpen horrek 02-0062 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du, José Ruperto Arrese Vallés jaunak jarritakoa, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 8287/01). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"763 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 02-0062 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. José Ruperto Arrese Vallés jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako tokian ibilgailua gelditu edo aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka (udal espedientearen zenbakia: 8287/01).

Egitatezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu da Auzitegi honetan Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka (zehapenak ezartzeko ahalmenaren esku-ordeztea Iruñeko Udaleko Alkatetzaren 1999ko uztailaren 5eko erabakiaren bitartez eman zen -abuztuaren 20ko 104. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIAL-); haren bitartez, 10.000 pezetako (60,10 euro) isuna ezarri zen trafikoko arau- hauste batengatik, hain zuzen ere 5.000 kg-ko gehieneko pisua duen ibilgailu bat udal lurraldean aparkatzeagatik (Landabengo industrialdean), hartara antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak egoki jotzen duen guztia alegatu du eta, bere ustez aplikatzekoak diren oinarri juridikoak erabiliz, zehapena deuseztatzeko erregutu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketa kreditatzeko aurrekariak biltzen zituen espedientea igorri zuen, baina ez zuen aurkaturiko egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik eman.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikuluan ezarritakoa betez -urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeaz aldatu zen; aldaketa 1999ko apirilaren 14an sartu zen indarrean-, Administrazioaren arioz hasitako prozeduretan, non Administrazioak zehapen ahalmenak erabiltzen dituen, Trafiko arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren 16. artikuluan (otsailaren 25eko 320/1994 Errege Dekretua) ezarritakoari jarraituz, Administrazioak prozedura hasten denetik sei hilabeteko epean eman behar du ebazpena eta interesdunari jakinarazi behar dio, espedientea interesdunaren erruz geldirik egon denean salbu. Hala ez bada, jarduketak artxibatzeko dekretatu beharko da, interesdunak eskaturik edo ebazpen hori emateko eskuduna den organo beraren ekimenez. Hori horrela da, jurisprudentziak ezarri duen bezala, "iraungipenaren funtsa, eta gauza bera gertatzen da preskripzioarekin, ez dagoelako administrazio organoaren eskubideaz abdikatzeko edo hari uko egiteko asmo subjektiboan nahiz borondatean oinarrituta, ezta inplizituki ere, baizik eta hura objektiboki geldirik egotean" (Gaztela-Leongo Auzitegi Nagusiaren 1998ko azaroaren 24ko epaia -R. Ar. 4401-).

Espedientea aztertuta, ikusi ahal izan dugu zehapen prozedura iraungirik zegoela, hasi zen egunetik (ulertu behar dugu, zehapen prozedurari hasiera emateko Alkatetzaren akordiorik ez baitago; horrek, betiere, ez du interesduna kaltetu behar, eta horregatik salaketaren eguna, 2001eko otsailaren 13a, ezarri da horixe baita salatuaren aldekoena den data) salaketa jakinarazteko lehenbiziko ahalegin emaitzarik gabea egin arte, hurrengo irailaren 27an, Posta Zerbitzuaren bitartez (ondokoa gogorarazi dezagun: "prozeduren iraupenaren gehieneko epearen barruan jakinarazteko beharrizana bete dela kontuan hartzeko baino ez, nahiko da jakinarazpena baldin eta gutxienez ebazpenaren testu osoa badu, eta baita jakinarazpena egiteko ahalegina era egokian benetakotzea" -horri buruzko legearen 58.4 artikulua), nahikoa eta gehiago iragan da lehen aipaturiko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 44. artikulua. Hori guztia dela eta, espedientea iraungirik dago, "hura ofizioz antzeman beharrekoa baita ondorio guztietarako" (Entzutegi Nazionaleko 1998ko maiatzaren 29ko epaia -R. Ar. 1662-), errekurtsoa baietsi eta aurkatutako ebazpena deuseztatu egin behar dugu.

Hori guztia dela eta, Auzitegi honek

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin behar dela goian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-hauste batengatik hasitako 8287/01 zenbakiko zehapen espedientean Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi delegatuak emandako zehapen ebazpenaren aurka aurkeztutakoa; ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, Idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamarrean.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko lehendakaria, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: A0206810