104. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 28a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

418/2002 FORU AGINDUA, abuztuaren 7koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, Toki Administrazioko zuzendariak ekainaren 18an eman zuen 419/2002 Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez onetsi zen toki entitate mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2002. eta 2003. urteetan egiten diren jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia.

Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzuak txostena aurkeztu du eta Toki Administrazioko zuzendariak ekainaren 18an eman zuen 419/2002 Ebazpenaren eranskinaren 6.2 puntua, "Eskabidea aurkezteko epea eta tokia", aldatzea proposatu du. Eranskinean biltzen dira aipatu deialdiaren oinarri arautzaileak. Aldaketak eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izatea dakar.

Hori horrela,

AGINDU DUT:

1. Toki Administrazioko zuzendariak ekainaren 18an eman zuen 419/2002 Ebazpenaren eranskina aldatzea. Ebazpen haren bidez onetsi zen toki entitate mailako zerbitzu publikoak berritu eta haien kalitatea sustatu eta garatzeko 2002. eta 2003. urteetan egiten diren jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia. Eranskina 6.2 puntuan, "Eskabidea aurkezteko epea eta tokia" izenekoan, aldatu egin da eta adierazten da eskabideak aurkezteko epea 60 egun naturalekoa izanen dela, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontaturik.

2. Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Ebazpen hau Toki Administrazioko Departamentuko Kontabilitate Zentrora eta Kalitate eta Modernizaziorako Zerbitzura igortzea.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren zazpian.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: a0208891