103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

E D I K T U A

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urriaren 15eko 1129/1998 Foru Aginduaren bidez behin betiko onetsi zen Burlatako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra aldatzeko espedientea, N-4 eta N-17 unitateei dagokiena, betiere behin betiko onespena argitaratu baino lehen testu bategina aurkeztuta, ondoko zehaztapenekin:

"Eraikuntza lizentziak eman aurretik, N-4 eta N-17 unitateak garatuz eginen diren urbanizazio eta eraikuntza proiektuek jarraian adieraziko den aparkatzeko plazak erreserbatu beharko dituzte:

N-4: gutxienez 124 plaza, barruko garajean, lurpekoak edota esparru pribatuko estazionamenduan. Bisitarientzat eta, oro har, unitatearen mugen barruan egokitzat jo daitezkeenak.

N-17: Unitatearen barreneko langileen ibilgailu, salmentarako itxaroten dauden ibilgailu, bisitarien aparkaleku eta zamalanak egin behar dituzten ibilgailu astunen arabera bidezkotuko diren plazen kopurua."

Eskatu zen testu bategina aurkeztuta eta hura zuzentzat eman ondoren, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaroaren 10ean eman zuen 1454/1998 ebazpenaren bitartez (1998ko 150. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua, abenduaren 16an), bidezko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea espedientearen behin betiko onespena, Burlatako Hiri Antolamenduaren Plan Orokorra N-4 eta N-17 unitateetan aldatzeari dagokiona. Burlatako Udalak sustatua da eta aditzera ematen da ebazpen honen aurka errekurtso arrunta paratzen ahal dela Nafarroako Gobernuari zuzendua, gehienez ere hilabeteko epean, hura jakinarazten denetik edo, hala bada, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik, hori guztia Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114.etik 116.era bitarteko artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Hortaz, eta Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/85 Legearen 70.2 artikuluan xedatutakoa betetzeko, argitara ematen da N-17 unitateko H.A.P.O.ko aldaketaren testu bategina. Ondotik ematen da testua eta indarra hartuko du 65.2 artikuluan aurreikusitako epea bukatutakoan.

"BURLATAKO H.A.P.O.KO ALDAKETA PUNTUALA N-17 UNITATEA" (TESTU BATEGINA)

Memoria

"N-17" unitatearen aldaketa puntuala sortu da eremu bateko urbanizazio eta eraikuntza prozesuari akabera emateko eta Unsain-Lipauto hirigunetik atera eta delako N-17 unitatera eramateko.

Kontuan hartuz "N-17" unitatearen azalera eskasa (8.000 metro karratu) eta hirilurzorua dela, bidezko da orain industri lurzoruaren eta lurzoru tertziarioaren kategorian sailkatzea, orain arte errepideari lotutako osasun zerbitzuetarako baitzen (Gurutze Gorria), are gehiago eremu horretara doan errepidea hiri barruko bidegunea izanik.

Eremu hori Gurutze Gorriaren egoitza izateko aukera erabat baztertu ondoren, eta zorua jabetza pribatukoa dela kontuan harturik, bidezko da dagokion hirigintzako aprobetxamendua finkatzea, eta proposatutako erabilerak eta antolamendua onartzea.

Antolamendu berriak ekar dezakeen arazo bakarra, hau da eraikuntza lerroa errepidetik 25 metrora egotearen ondorioz sortu litzatekeena, saihesturik gelditzen da oso, hirilurzoruaren sailkapena atxikitzen bazaio. Hau da, hiri barruko bideunea izatea eta Herrilan Departamentuak agindutako eraikuntza lerroa 18 metrora eramatea.

Gogorazi beharra dago "N-17" unitatean espaloiak eta eginak daudela, erran nahi baita, urbanizazioak finkatutako hirilurzoru izaera hori ukaezina da.

Bertzetik ere, lurzoru hori hirilurzoru izateak ahalbidetzen du unitateko azalera osoaren % 50 eraikuntzekin betetzea, are gehiago kontuan hartzen bada sendoki finkatutako hiri-sare bateko akabera moduko eremua dela.

Hondarrean, aldaketa honen funtsezko arrazoia da Unsain- Lipauto hiri honetako bertze toki batean kokatzea, izan ere atentuaren ondorioz egoitza zaharreko instalazioak erraustu zirenetik ondoz ondoko administrazio publikoek emaniko atxikimenduei jarraikiz. Beraz, eta jarduketa honen garrantzia kontuan harturik, bidezko da lankidetza sistema ezartzea, ukatu gabe bertze jarduketa sistema bat aukeratzen ahal dela, Unsain- Lipauto unitate horretan kokatzea erabat bermatzen bada.

"N-17" unitatea: (antzinakoa)

Hirigintzako sailkapena eta kalifikazioa: hirilurzorua, errepideari lotutako osasun zerbitzuetarako (Gurutze Gorria, Nafarroako Gobernuarekin 1992ko martxoaren 30eko erabakia).

"N-17" unitatea: (berria)

-Lurzoruaren sailkapena: hirilurzorua.

-Erabilera berariazkoa: industria eta tertziarioa.

-Jarduketa sistema: lankidetza.

-Garatzeko baliabideak: xehetasun azterlana (aukeran), birzatiketa proiektua, urbanizazio proiektua eta eraikuntza proiektua.

-Unitatearen azalera: 8.000 metro karratu, gutxi gorabehera.

-Unitate honetan industriarako eta erabilera tertziarioetarako eraikinak baimenduko dira, horretarako diren lurzoruetan.

Lankidetza sistema aukeratu den arren, nahi izanez gero eta behar den Hirigintzako Hitzarmena eginda, garatzeko baliabideak eta urbanizazioko obren exekuzioa jabeen esku uzten ahal dira.

-Eraikinen altuera: 10 metro, gehienez ere.

-Altuera horretatik gora gehienez ere % 12ko aldapa duten estalkiak baimentzen ahal dira, eta salbuespenez, baldintza horretatik at egon daitezke halako instalazioak non funtzionamendu egokirako industri elementu batzuk instalatzea behar-berrazkoa baldin bada.

-Ondoriozko lurzati pribatuaren azalera garbia: unitatearen azaleraren % 75 (6.000 metro karratu).

-Unitaterako sarbidea: NA-4200 errepide lokaletik ez bertze inondik.

-Eraikigarritasuna: beheko oinean, unitateko azalera osoaren % 50, gehienez ere; goitegian edo lehenbiziko oinean, berriz, beheko oinean okupatzen den azaleraren % 75, fatxadatik 3 metroko atzeraemangunea izanik eta unitatearen barne-bidea errespetatuz, planoei jarraikiz. Sotoak egitea zilegi izanen da.

-Zamalanak: lurzati pribatuen barrenean ez beste inon dira zilegi.

-Eraikinaren lerrokadurak: eraikuntza proiektuetan ezartzen direnak.

-Eraikinaren lerroa: N-121-A errepideran lerro txuritik 18 metrora izanen da.

-Erabilera baimenduak: industri erabilerei eta erabilera tertziarioei loturik daudenak, GOKA jarduerak arautzen dituen antolamenduan ezarritakoaren arabera.

-Aparkalekuak: sarbide publikoan 38 leku, gutxienez, aurreikusiak daude, eta soberako lurzatietako eremu libre pribatuak (2.000 metro karratu) lur gaineko aparkalekuetarako izanen dira (80tik 100 lekura bitarte), hori guztia ezertan ukatu gabe sotoak ere aparkalekutako erabiltzen ahal direla.

-Erabilera debekatuak: galarazita edo debekatuak dauden gainerako guztiak.

-Nabeak egiteko lurzatien azalera: 300 metro karratu, gutxienez.

Burlatan, bi mila eta biko abuztuaren bian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0208606