103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

AKATS ZUZENKETA, 2002ko maiatzaren 20ko Erabakiarena. Horren bidez, "Itineris" programa onetsi, hura prestatu eta kudeatzeko ardura Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari esleitu eta dagokion gastua egiteko baimena eman zen.

Erabaki horren testua 2002ko ekainaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 72. zenbakian, baina zegokion eranskina sartu gabe. Hortaz, bidezkoa da behar den akats zuzenketa orain argitaratzea, eranskin eta guzti.

Iruñean, bi mila eta biko abuztuaren hemeretzian.-Barne Eraentza Zerbitzuko zuzendaria, Humberto Manterola.

E R A N S K I N A

"ITINERIS" PROGRAMA

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langileen eta europako batasuneko beste herrialdeetako administrazioetako langileen arteko trukeak

1.-Jardueraren xedea.

1.1. Toki eta eskualdeetako administrazioen esparruan Batasuneko herrialdeen arteko lankidetza bultzatzea Europan integratzeko prozesuaren alderdi garrantzitsua da, Batasuneko bizi eta lan baldintzak hobetzeko bidea baita.

1.2. Administrazio publiko bakoitzaren funtzionamendua eta antolamendua ezberdina dela jakinda, herrialde guztien onerako izanen da Batasuneko kide diren beste estatuen esperientzietatik ikastea.

1.3. Jarduera honen funtsa Europako herrialde batzuetako erakundeek elkarrekin lan egitea da, ezaupideak, esperientziak eta informazioa elkartuz eta elkarri erakutsiz, tokian tokiko lanbide jarduera hobetu eta optimizatzeko eta Europako herrien arteko harremanak sendotzeko emaitzak ateratzeari begira.

1.4. Europako Batasunaren eta Europako Kontseiluaren aholkuen ildotik, bisita programa honek ondoko helburuak lortzen lagundu nahi du:

1.4.1. Hizkuntzen etengabeko ikaskuntza eta hobekuntza sustatzea (life-long learning).

1.4.2. Hizkuntzen ikaskuntza sustatzea, garapen pertsonal eta profesionalaren onerako, beste kultura batzuk hobeki ezagutzeko, Europako Batasuneko kide izateari dagozkion eskubideak oso- osorik erabiltzeko eta ekonomia indartzeko.

1.4.3. Lan arloan hizkuntzak erabiltzeko bideak irekitzea, hala nola lanbide jarduera jakin batzuen garapenari loturiko hizkuntz gaitasunak eskuratu eta hobetzea.

1.4.4. Herritarrak kontzientziatzea, lanari eta ekonomiari begira, hizkuntzak ikasteak ekarriko dizkien onurez.

1.5. Jarduera honek toki eta eskualdeko administrazioetan erantzukizuna duten pertsonek lan egiteko duten modua berrikusi eta alda dezaten lagundu nahi du, Batasuneko kide diren beste estatuen funtzionamendua eta esperientziak zuzenean ezagutzetik abiatuta.

1.6. Bisita/egonaldi/truke jarduera honek etorkizunean beste jarduera batzuk elkarrekin egiteko marko iraunkor bat sortu nahi du eta, orobat, lankidetzarako bideak ezarri, Europako Batasuneko gero eta herrialde eta administrazio gehiago inplikatzeko.

2.-Eskaintzen diren postuak zenbat eta nolakoak diren.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak dokumentazio honen eranskinean ageri diren postu eta profilak eskaintzen dizkie Nafarroako Gobernuko funtzionarioei.

Bisitak 2002ko uztailaren eta abenduaren artean eginen dira. Bost egun iraungo dute (astelehenetik ostiralera).

3.-Betebeharrak.

3.1. Izangaiek bete beharrekoak:

Honako baldintza hauek bete eta Nafarroako Foru Komunitatearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioak direnek eskatu ahalko dute jarduera honetan parte hartzea:

3.1.1. Nafarroako Foru Komunitatearen edo haren erakunde autonomoen zerbitzuko langilea izatea.

3.1.2. Izangaiek kasuan-kasuan eskatzen den lan hizkuntza jakin beharko dute (ingelesa/alemaniera/frantsesa), bisitaren helburuak lortuko direla bermatzeko adina.

3.2. Balorazio irizpideak:

3.2.1. Behin betiko destinoa duten funtzionarioek lehentasuna izanen dute beste egoeraren batean daudenen aurretik.

3.2.2. Eskatzen den bisitak zuzeneko lotura estua izatea funtzionariaren lanarekin.

3.3. Jatorrizko departamentuek bete beharrekoak:

Eskatzailea atxikita dagoen departamentuaren arduradunak aitorpen sinatu bat aurkeztu beharko du, harrera eginen duten departamentuetako langileak trukean hartzeko konpromisoa adierazteko.

4.-Gastuen kalte-ordainaren zenbatekoa.

Bisiten ondoriozko bidai eta mantenu-gastuak laguntzeko dietak emanen dira, gehienez ere 1202,02 euro. Guztirako gastua txikiagoa baldin bada, justifikatzen diren egiazko gastuen adinakoa izanen da laguntza. Dena dela, kalte-ordainak ezin izanen du etekinik sortu, inolaz ere.

5.-Gastuen kalte-ordaina justifikatu eta jasotzea.

Onuradunek honako beharkizun hauek izanen dituzte:

5.1. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari (Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapenaren Zerbitzua) jakinarazi beharko diote noiz egin behar duten bidaia, behar den baimena eman diezaien.

5.2. Jasotako dirua zuzen inbertitu dela justifikatu beharko dute. Horretarako memoria ekonomikoa eta behar diren ordainagiri jatorrizkoak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapenaren Zerbitzuari bidali beharko dizkiote, hala nola bisitaren nondik-norako aipagarrienak azalduko dituen memoria teknikoa, jarduera bukatu eta ondoko 20 egunetan, eta betiere 2002ko abenduaren 31 baino lehen.

5.3. Jasotako diru guztia justifikatzen ez bada, justifikatu ez den zatia osorik edo partez galduko da.

5.4. Dietak adjudikatzeko aintzat hartutakoak zerbait ere aldatuz gero edo laguntzari uko eginez gero, Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapenaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.

6.-Eskaerak aurkezteko epeak eta dokumentazioa.

6.1. Eskatzaileek ondoko agiri hauek aurkeztu beharko dituzte, jatorrizkoak edo kopia konpultsatuak:

Eskaera-orria. Eskaera-orriaren bi kopia aurkeztuko dira, bata gaztelaniaz eta bestea ingelesez, erantsi den ereduaren araberakoak.

6.2. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

6.3. Eskatzailearen bankuko datuak.

Trukean parte hartzeko eskaerak kasuan kasuko departamentuko idazkari teknikoari igorriko zaizkio.

7.-Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak nork bere departamentuan aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, Gobernuaren Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Eskaerak kasuan kasuko departamentuaren idazkari teknikoari zuzenduko zaizkio.

8.-Eskaerak hautatzeko irizpideak.

Jatorrizko departamentuek, tokian tokiko idazkari teknikoak proposaturik, deialdiaren 3.2. atalean ezarritako irizpideen arabera hautatzen dituzten izangaien zerrenda osoa Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiko Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapenaren Zerbitzura bidaliko dute, eskaerak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hasita zazpi egun naturaleko epean.

Izangaien zerrendan kasuan kasuko idazkari teknikoak hautaturiko eskaerak agertuko dira, lehentasun ordenan emanak, baten batek uko egin edo joaterik ez badu, zerrenda horretan berean agertzen den ordenari segituz ordezkapenak egin ahal izateko.

9.-Ebazpena.

Departamentuek hautatu diren funtzionarioek bidaia egiteko baimena emanen dute, ebazpen bidez.

Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak, ebazpen bidez, jarduera honek sortzen dituen gastuak baimenduko ditu, horiek justifikatu ondoren. Horretarako, Zuzendaritza Nagusi honetara 5.2. puntuan adierazitako egiaztagiriak bidaldi beharko dira.

10.-Bisita egiteko baldintzak.

Eskaera tramitatu ondoren, langile interesatua eta hartzailea harremanetan jarriko dira, zuzenean, herrialdeari, bisitaren helburuei, egonaldiaren antolamenduari eta datei buruzko informazio gehiago jasotzeko. Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiak kudeaketa horiek hasteko behar duten dokumentazioa emanen die hautatzen diren izangaiei.

Izangairen batek jarduerari uko eginez gero, Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusiari lehenbailehen adierazi beharko dio, ordezkapena egin dezan.

Edozein arrazoirengatik, gastuen kalte-ordainari uko eginez gero edo hura jasotzerik ez badago, Programazio, Ikerketa eta Hizkuntza Garapenaren Zerbitzuari jakinarazi beharko zaio.

Uko egiteagatik edo gastuen kalte-ordaina jasotzerik ez izateagatik ordezkapenak egin behar baldin badira, departamentu bakoitzak ezarritako lehentasun ordenari segituko zaio.

11.-Jardueraren egiaztagiria.

Administrazioak langile-trukean parte hartu izana egiaztatu eta aitortzen duen administrazio agiria emanen die parte- hartzaile guztiei.

12.-Agiriak nora bidali.

Izangaien jatorrizko departamentuek Unibertsitateetarako eta Hizkuntza Politikarako Zuzendaritza Nagusira igorri beharko dute izangaien dokumentazioa, ezarritako epeetan.

ESKAERA-ORRIAREN EREDUA

Izangaiak bete eta bere Departamentuko arduradunari bidali behar dion zatia.

Deiturak:

Izena:

Sexua:

Jaiotze-data:

Etxeko helbidea:

Telefonoa:

Laneko helbidea:

Telefonoa:

Helbide elektronikoa:

Departamentua:

Zerbitzua:

Lanpostua:

Laneko eginkizunak:

Ingeles maila

Maila hori egiaztatzen duten agiri/tituluak:

Eskatzen duen jardueraren izena:

APPLICATION FORM

Surname:

Name:

Sex:

Birthdate:

Address:

Phone number:

Work address:

Phone number:

Email:

Outgoing Department:

Unit/Area:

Post:

Description of the activities carried out:

Knowledge of English (Titles or diplomas of English):

Suitable post for the exchange:

Unibertsitateetako Zuzendaritza Nagusiak langile-trukeak egiteko 7 postu eskaintzen ditu.

Trukea norako: City of Augsburg

Referat Oberbürgermeister

Maximilianstrasse 4

86150 Augsburg

Germany

Phone: 49/(0)821/324-3004

Fax: 49/(0)821/324-2121

E-mail: OB.Stadt@augsburg.de

Person to contact: Alois Betz: umweltamt.stadt@augsburg.de

Postu horietara jotzeko, eskatzaileen profilak ondoko taula honetan adierazten diren ezaugarriekin bat etorri beharko du.

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Ingurumenaren babesa eta prebentzioa (EMAS Agenda 21).

.Hondakinen kudeaketa eta birziklatzea

.Energia berriztagarriak

.Uraren kudeaketa

.Edateko uraren babesa

-Lanpostuaren izena: 01/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua.

Trukea norako: Landes- Wohlfahrts- Verband Baden

Postfach 41 09

76026 Karlsruhe

Germany

Phone: (0721) 8107-0

Fax: (0721) 8107-435

Person to contact: Jutta Stallbommer: jutta.stallbommer@lwv-baden.de

Postu horietara jotzeko, eskatzaileen profilak ondoko taula honetan adierazten diren ezaugarriekin bat etorri beharko du.

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Buruko gaixotasunen bat (Alzheimer eta beste gaixotasun geronto-psikiatriko batzuk) duen adineko jendeari laguntzeko proiektu batean parte hartzea.

-Postuaren izena: 02/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteri Departamentua

.Osasun Departamentua

Trukea norako: Der Landrat des Landkreises Weissenburg- Gunzenhausen

Bahnhofstrasse 2

91781 Weissenburg i. Bay.

Germany

Phone: (09141) 902-0

Fax: (09141) 902-108

E-mail: Poststelle.Lra@Landkreis-wug.de

Person to contact: Georg Rosenbauer

Postu horietara jotzeko, eskatzaileen profilak ondoko taula honetan adierazten diren ezaugarriekin bat etorri beharko du.

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Izurriteak eta zainketa epidemiologikoa

.Higiene publikoa eta osasunaren babesa

.Osasunaren sustapena

-Lanpostuaren izena: 03/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Osasun Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Albaitarien ordezkaritza

.Kontsumitzaileen osasun babesa

-Lanpostuaren izena: 04/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Bidegintza

.Eraikuntzako materialak eta kalitatearen kontrola

.Bide-zortasuna (Administrazioa)

-Lanpostuaren izena: 05/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Turismo bulegoa

-Lanpostuaren izena: 06/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Industria eta Teknologia, Merkataritza, Turismo eta Lan Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Gizonezko eta emakumezkoen eskubide-berdintasuna

.Adingabekoen babesa

.Gazteei laguntzea

.Gizarte lana

-Lanpostuaren izena: 07/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Gizarte Ongizate Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Segurtasuna eta Ordenamendu publikoa

.Suteen eta hondamendien aurkako babesak

.Trafikoa

-Lanpostuaren izena: 08/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Ekonomiaren sustapena

.Landa Barrutiaren garapena

.Barrutiko kontuen berrikuspena

-Lanpostuaren izena: 09/2002

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Ekonomi eta Ogasun Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Babes ofizialeko etxebizitzak egitea, etxebizitzen finantzabidea

.Lurralde planifikazioa, obren zuzendaritza, eraikuntzarako ordenantzak...

.Ingurumenaren babesa eta hondakinen kudeaketa

.Uraren eskubideak

-Lanpostuaren izena: 10/2002.

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua

-Eskaintzen den jardueraren ezaugarriak:

.Gai zentralak, erregioetarako plangintza eta Land-ena

-Lanpostuaren izena: 11/2002.

-Nafarroako Gobernuan zeini dagokion:

.Toki Administrazioko Departamentua

Iragarkiaren kodea: A0209067