103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

ETXARRI-ARANATZ

Jarduera sailkatua

Ingurumena babesteko jarduera sailkatuen kontrolari buruzko abenduaren 5eko 16/1989 Foru Legean eta hura garatzeko otsailaren 15eko 32/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Erregelamenduan xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela, hamabost egunean iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukitutakoek aipatu epean bidezko oharrak aurkez ditzaten.

Eskatzailea: Cerámica Utzubar, S.L. Jarduera: ustiapena, lehengoratzea eta ingurugiroaren gaineko eragina ebaluatzeko azterlana (legeztatzea). Tokia: Utzubar industrialdea, Etxarri-Aranatzen.

Etxarri-Aranatzen, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0207420