103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

153/2002 FORU DEKRETUA, uztailaren 22koa. Honen bidez presakoa deklaratzen da "Mendigorriko Hondakin Uren Tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzapenerako, presakoa dela adieraztea.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 290/2002 Ebazpenaren bidez, "Mendigorriko Hondakin Uren Tratamendua" proiektuak ukituriko ondasun eta eskubideen desjabetzapen prozedura hasi zen. Proiektua eta ukituriko ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean egon ziren hamabost egunez.

Jendaurreko aldiaren epea bete delarik, Toki Administrazioko kontseilariak ekainaren 26an 240/2002 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onespena eman zitzaion aipatu proiektuari, eta ebatzi ziren aurkeztutako alegazioak Foru Agindu horren xedapen-zatian adierazitakoaren arabera.

Obren garrantziak eta lehenbailehen egin beharrak Mendigorriko Udalari hondakin uren saneamendurako hornidura egokiak eskura jartzean dute oinarri.

Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko Departamentuak alegatutako arrazoiak ikusirik, bidezkotzat jo du desjabetzapenak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela deklaratzea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Bierrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak emandako eskumenei jarraituz, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta biko uztailaren hogeita biko bilkuran hartu zuen erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutakoari jarraituz, "Mendigorriko Hondakin Uren Tratamendua" izeneko proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. artikulua. Proiektu horri dagokion desjabetzapen prozedura Toki Administrazioko Departamentuak tramitatuko du, erabat bukatu arte.

AZKEN XEDAPENA

Foru Agindu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita bian.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

Iragarkiaren kodea: A0208419