103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O I B A R

Izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda, Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdikoa

Oibarko Udaleko alkate udalburuak, 2002ko uztailaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen:

2002ko apirilaren 20an egin osoko bilkurak onetsi egin zituen Oibarko Udalaren 2002ko plantilla organikoa eta zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2002ko 65. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, maiatzaren 29koan, eman zen argitara.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu denez, bidezko da izangai onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta deialdiaren 4.1 oinarrian xedatutakoari jarraikiz.

Honako hau ebatzi dut:

1. Oibarko Udaleko zerbitzu anitzetako enplegatu izateko bi lanpostu, C mailakoak, oposizio-lehiaketa murriztuaren bitartez betetzeko deialdiko izangaien behin-behineko zerrenda onestea. Hona hemen:

Onartuak:

ALDUNATE GARRO, MIGUEL ANGEL

MARTINEZ SANZOL, ANTONIO

Baztertuak: inor ez.

2. Izangaien behin-behineko zerrenda Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Oibarko Udaleko iragarki oholean argitaratzea.

Oibarren, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkatea, Luis María Burguete Lacalle.

Iragarkiaren kodea: A0207982