103. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Medikuaren kontsultategiko plaza urbanizatzeko obren kontratazioa

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuak arautzen dituzten arauei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legean ezarritakoa aplikatuz, Udalaren Alkatetzak 2002ko abuztuaren 6an eman ebazpenaren bitartez, lehiaketa publiko honetarako deialdia onetsi zen. Hona hemen ezaugarriak:

Kontratuaren xedea: Medikuaren kontsultategiko plaza urbanizatzeko obrak adjudikatzea.

Adjudikatzeko modua: prozedura irekiaren bidezko lehiaketa; ohiko izapidaketa.

Hasierako aurrekontua: 123.425,08 euro, BEZa barne.

Baldintzen plegua: lizitatzaileen eskura dago Udaleko bulegoetan, jendea hartzeko ordutegian.

Proposamenak aurkezteko: Udaleko erregistroan, hogeita sei egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, eguerdiko ordu biak arte.

Proposamen ekonomikoak irekitzea: Herriko Etxean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo hirugarren egun baliodunean, eguerdiko ordu bietan.

Obren proiektu teknikoa eta baldintzen plegua interesatuen eskura daude Tuterako Copistería Carlos Sagastin (Zaragoza etorbidea, 31, 948 412133 tel.).

Proposamen eredua: klausula administratiboen pleguan dago.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko abuztuaren seian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0208840